Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epean batez beste ordaintzen dizkie fakturak hornitzaileei

2021-08-06

Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epean batez beste ordaintzen dizkie fakturak hornitzaileei. Epe hori Estatuko batezbestekoa baino laburragoa da, aurtengo maiatzean 24,45 eguneko epea baitzen, autonomia-erkidegoek Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari emandako datuen arabera. Berankortasunari buruzko araudiak gehienez 30 eguneko epea ezartzen du.

Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak argitaratu ohi dituen datuen arabera, Eusko Jaurlaritzak aurtengo ekainera arte 21,75 egunera jaitsi du batez besteko epe hori, eta, hartara, apur bat laburtu du 2018az geroztik batez besteko erreferentzia zen 22 eguneko epea.

Hilei erreparatuta, aurtengo urtarrilean soilik gainditu zen batezbesteko hori 23,38 egunekin; apirilean, berriz, batezbesteko laburrena lortu zen, 18,24 egun hornitzaileei fakturak ordaintzeko.

2018ko abenduan argitaratu zen 2014ko Errege Dekretua aldatzen zuen Errege Dekretua (1040/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa). Errege Dekretu berri horrek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea kalkulatzeko metodologia doitu zen. Eusko Jaurlaritzaren kasuan ordaintzeko egun kopurua hornitzailearen faktura erregistroan sartzen zenetik Administrazioak ordainketa materiala egiten zuen arte kontabilizatzen zen.

 

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 6a.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)