Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek motozikleten abiadura-kontrolak indartuko dituzte asteburuetan

2021-08-06
  • Abuztuko eta iraileko asteburuetan zaintza areagotuko da
  • Aurten Euskadin 13 pertsona hil dira moto-istripuetan

Ertzaintzak, moto-istripuak saiheste aldera, motozikleten abiadura-kontrolak indartzen jarraituko du uda osoan, eta batik bat abuztuko eta iraileko asteburuetan. Zeregin horretan, udaltzaingoekin elkarlanean jardungo du.  

Aurten 12 moto-gidari eta motozikletako okupatzaile bat hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan (6 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban).  

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak aditzera eman duenez, “Eusko Jaurlaritzak bide-segurtasunaren arloan duen lehentasunetako bat da kolektibo zaurgarrien babesa, hala nola moto-gidariena. Errepideen erabiltzaileen erantzukizuna eta arauekiko errespetua eskatzen dugu, errepidea leku seguruagoa izan dadin”.  

Díaz de Corcuerak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak kolektibo zaurgarri hori babesteko hartutako neurrien garrantzia, esate baterako sentsibilizazioa sustatzen duen eta motozikletak segurtasunez gidatzeko ikastaroak eskaintzen dituen Jar zaitez nire gurpiletan estrategia eta bakarka eta taldean joatean segurtasunez gidatzeko motor-gidarientzako dekalogoak. 

2015etik aurrera, moto kopurua % 14,5 hazi da Euskadin, eta, 2019ko datuen arabera, 136.700 motozikleta baino gehiago daude dagoeneko; hau da, ibilgailu guztien % 10 motozikletak dira.

Abiadura desegokian gidatzea da kolektibo horren istripu-arriskuaren faktore nagusietako bat, baita arauz kontrako aurrerapenak egitea, arreta galtzea, trebetasunik eza, ekipamendu egokia ez eramatea edo alkohola eta drogak kontsumitzea.

Kanpaina hori urte osoan trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko programatutako 46 kanpainetako egutegiaren parte da.  

2 iruzkin
  • 2021-08-14

    Y ahora que deja de haber baja temporal con carácter permanente indagar la cantidad de vehículos puedan estar en garajes o en la calle sin ITV ni seguro obligatorio.

  • 2021-08-14

    Eta orain, aldi baterako baja izateari uzten dionez, ibilgailu-kopurua ikertzea garajeetan edo kalean inspezio teknikoa eta derrigorrezko asegururik gabe.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak