Berriak Segurtasuna
qrcode

Mendizale bat erreskatatu dute Toloño Mendizerraren inguruetan

2021-08-01

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gaur eguerdian 65 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Gatzaga Buradonen, GR-99 ibilbidean istripua izan duenean

Ezbeharra eguerdiko hamabiak inguru gertatu da Ebroren ibilbide naturalean, desnibel handi samarreko tarte batean, Gatzaga Buradon eta Briñas artean. Biktimak buruan kolpe handia hartu, eta konortea galdu duenean, berarekin zihoazenek Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari deitu diote. Berehala hurbildu dira polizia, osasun-zerbitzuko kideak eta suhiltzaileak, eta istripua izan duen gizonezkoa egonkortu dute. Lurrez iristeko zailtasunak direla-eta, zauritua Ertzaintzaren helikopteroan eraman behar izan dute hurbil zeuden osasun-zerbitzuko kideengana, eta horiek artatu eta Santiago Ospitalera eraman dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan