Osasun Sailak kasu positiboetarako, kontaktu estuetarako edo farmaziako test autodiagnostikoeratako jarraibideak gogoratu ditu
- Informazio guztia koronabirusaren https://www.euskadi.eus/koronabirusa/ webguneko "nola jokatzen dut?" atalean
- Farmaziako test autodiagnostikoan positibo eman baduzu, bakartu eta formulario bat bete behar duzu: Osakidetza zurekin jarriko da harremanetan proba diagnostiko baterako hitzordua eskaintzeko
- Osakidetzak bide berri bat gaitu du, formulario baten bidez, kontaktuen jarraipen-sarea kontaktu estuekin harremanetan jar dadin <0}
Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute zein diren jarraibideak Covid-19a hautemateko proba batean emaitza positiboa izanez gero, kontaktu estua izanez gero edo farmazietan eskuratutako proba diagnostiko batean positibo emanez gero, adibidez.
Euskadin pandemiari buruzko informazio guztia biltzen duen web-orrian (https://www.euskadi.eus/koronabirusa/), jarraitu beharreko urratsak argi eta erraz eguneratu dira, "Nola jokatzen dut?" izeneko atal baten bidez. Bertan, egoera zehatzak eskaintzen dira, eta birusa ez zabaltzeko nola jokatu azaltzen da. Informazio hori ere bideo formatuan dago, informazioa errazago eta modu atseginagoan zabaltzeko.
Eguneratzeen artean, "kontaktu estuak" diren pertsonekin harremanetan jartzeko bide berri bat aipatu behar da. Osakidetzak proba diagnostiko baterako hitzordua eman ahal izango dio webgunean eskegitako inprimaki bat betetzen duen pertsonari. Horrela, Zaintza eta Jarraipen Sarearen lana erraztuko da, baita egoera horretan dauden pertsonak proba diagnostikorako hitzordu bat azkarrago eskuratzeko aukera ere.
Bestalde, farmazietan test autodiagnostiko bat eskuratu duten eta bertan positibo eman duten pertsonak bakartu egin beharko dira, eta webguneko formularioa bete ondoren, Osakidetza haiekinjarriko da harremanetan.
Herritarrei jarraibide horiek betetzeko laguntza eskatzen zaie. Jarraibideak honela laburbiltzen dira:
- SINTOMAK DITUT. ZER EGIN BEHAR DUT?
- POSITIBO EMAN DUT. ZER EGIN BEHAR DUT?
- POSITIBO EMAN DUT FARMAZIAKO TEST AUTODIAGNOSTIKOAN. ZER EGIN BEHAR DUT?
- KONTAKTU ESTUA NAIZ. ZER EGIN BEHAR DUT?
- TXERTOA JARRI DIDATE.
Bideoak deskargatzeko sakatu hemen.