Tapia: "Euskadik ekonomia suspertzen lagunduko duen aurrekontu hedakorra izan ahalko du, une erabakigarrietan inor atzean ez uzteko moduan""

2021-07-30
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan lortutako akordioaren balioa nabarmendu du, akordio horri esker Euskadik bermatuta baitu bere inbertsio-gaitasuna 
  • “Gizarte gisa esaten ari gara inor ez dadila atzean geratu. Gauza bera enpresa-sarean, ez dugu bi abiadurako industria nahi” 
  • “Enpresak ez du soilik kudeaketan edo ingurumenaren zaintzan hobetu behar; aurrera jarraitzeko akordioak lortzea ahalbidetzen duten lan-ereduetan ere hobekuntza behar da, eta oparoaldietan ahalegin hori aitortu egin behar da” 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak honako gai hauek nabarmendu ditu gaur goizean Herri Irratian egindako elkarrizketan:

“Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan lortutako akordioak zorpetzea ahalbidetzen dio Euskadiri. Zor horri esker aurrekontu hedakorrak izango ditugu, garrantzi handiko bi elementu jorratuko dituztenak: ekonomiaren susperraldia inbertsio berriekin eta inor atzean ez uztea; hau da, gizarte orekatua izatea eta hura mantentzeko moduko susperraldi ekonomikoa. Inbertitzeko ahalmen hori bermatuta izatea oso garrantzitsua da suspertze-une honetan”.

“Enpresa bakoitzak, bere dimentsioan, zailtasunak izanez gero, zeri aurre egin behar dion hausnartzen du. Pandemiak eragindako krisitik irteteaz gain, bestelako gizarte bati aurre egiten ari gara. Horretan, Gobernuak laguntza eman dezake kudeaketan edo ingurumenaren zaintzan hobekuntzak sartuz; katalizatzaileak izan behar dugu. Baina baita lan-eredu berrietan ere, akordioak lortu ahal izateko enpresak aurrera egiteko behar duenean, eta oparoaldian enpresak ere ahalegin hori onar dezan. Europan aurreratuta dagoen eredua da”.

“Arcelor Mittalen kasua adibide argia da: gogoan dut 2013-2014. urteetan ez zigula oso berri onik ematen, eta une hartan ahalegin guztiak egin zirela. Horrela, Sestaoko ACB enpresari eustea lortu genuen. Horri esker, Arcelorren barruan puntako faktoria batekin iritsi ahal izan gara 2020ra”.

“Gure enpresa gehienak ETEak dira, eta inor atzean gera ez dadin artatzen ditugu. Ez dugu nahi bi abiadurako industriarik; beraz, Jaurlaritzak gure ETEetan ardazten du bere jarduna”.

“Gainera, gure industriaren ikuspegia zabaldu dugu Industria Plan berrian. Izan ere, Euskadi ez da soilik manufaktura-industria, hori industriaren osoaren % 25 inguru baita. Industria 4.0 askoz gehiago da. Orain, eraikitzea elementu teknologikoekin, automatizazioarekin eta sentsorizazioarekin lotuta dago, duela hamabost urte ematen ez genituen zerbitzuekin, eta osagai gehigarri horiekin BPGaren % 40 izatera iritsi nahi dugu: 2024rako helburu errealista da”.

“Azken urteotan, industriari etengabeko laguntza ematearen alde egin du Eusko Jaurlaritzak, beharretara egokitzen diren jarduketekin. Europako funtsek Euskadiko ekonomia eraldatzeko izan behar dute, digitalizazio gehiagorekin eta oso zaila den baina heldu behar diogun eraldaketa energetikoarekin, eta argi eta garbi garatu behar ditugu une honetan hain beharrezkoak ikusi ditugun gaitasun biosanitarioak”.

 

2 iruzkin
  • 2021-08-02

    Zahartutako etxebizitza-parke batean etxebizitzara bideratutako aurrekontuak murriztu egiten du inbertsiorako ahalmena, diru-sarreren % 30 baino gehiago erabiltzen baita. Burbuila horrek beste burbuila bat elikatzen du, nahiz eta orain kriptomonetak ere espekulaziozko ordainketarako beste bide bat izan.

  • 2021-08-02

    El presupuesto dedicado a vivienda en un parque de viviendas envejecido merma la capacidad de inversión al dedicarse más de un 30% de los ingresos, burbuja que alimenta otra burbuja por mucho que afloren ahora las criptomonedas como otra vía posible de pago especulativa también.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak