Berriak Segurtasuna

Josu Erkorekak Ertzaintza zoriondu du Amorebieta-Etxanoko jipoi bortitzaren ondoren egindako lan azkar eta eraginkorragatik

2021-07-29

Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak Amorebieta-Etxanoko eraso bortitzaren ostean gertatutako atxiloketak izan ditu hizpide. Erkoreka sailburuak Ertzaintza zoriondu du, jipoi bortitzaren ostean egindako lan azkar eta eraginkorragatik.

Segurtasun sailburuak azaldu duenez, Ertzaintzak 8 gazte atxilotu ditu, 3 adinez nagusi eta 5 adingabe, Bizkaiko udalerrian izandako jipoiarekin lotuta. Horren harira, Josu Erkorekak azpimarratu du atxiloketa hauek Euskadin egituratutako indarkeria erabiltzen duten taldeak desegiten laguntzen ari direla.

Momentu honetan, Ertzaintzak, Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoarekin elkarlanean, erasoaren egile guztiak identifikatzeko eta aurkitzeko lanean jarraitzen du. "Beraz, ez dugu baztertzen datozen orduetan atxiloketa gehiago egitea", adierazi du Erkorekak.

Gazte talde bat da, "Koala anaiak" izenekoa, poliziaren aspaldiko ezagunak. Ertzaintzaren radarrean zegoen jada, talde gatazkatsu eta bortitz gisa.

2 iruzkin
  • 2021-07-30

    Zoriontzea eta prebentzioaren alde gehiago lan egitea duela urte askotako arazoa da, eta azkenean, indarkeria guztiz doakoa izatea bezala ikusten da, eta bigarren aukera ere aipatzen da.

  • 2021-07-30

    Felicitar y trabajar más por la prevención, es un problema de muchos años atrás se acaba enquistando como que la violencia resultara de modo cuasí gratuito y se habla de hasta segunda oportunidad.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak