Merkataritzaren Konferentzia Sektorialean parte hartu du Javier Hurtado sailburuak eta 3 laguntza-lerro onetsi dira bertan

2021-07-28

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak deitutako Merkataritzaren Konferentzia Sektorialean parte hartu du gaur Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok. Konferentzian, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Transformazio eta Erresilientzia Panaren esparruan merkataritzari zuzendutako laguntza-lerroen deialdiak aurkeztu dira.

Onetsitako laguntza-lerroek 3 programa jasotzen dituzte: batetik, laguntzak merkatuei, hirigune komertzialei, merkataritza ez sedentarioari eta merkaturatze-kanal laburrei; eta, bestetik, babesa landa-eremuetako merkataritza-jarduerari. Eta azkeneko programak gune turistikoetako merkataritza-jarduera indartzeari egiten dio erreferentzia.

Laguntza-lerroek merkataritzaren sektorea suspertzea dute helburu, proiektu integralak eta transformaziokoak dituzten tokiko erakundeen bitartez, digitalizazioarekin, azpiegitura digitalen eta datuenen garapena, berrikuntza digitaleko elkarteak eta zentroak eta soluzio digital berriak sustatuko dituztenak. Beraz, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarritasunari lotua duten planen eta proiektuen garapena finantzatzea da laguntza horien xedea, baita ekipamenduak hobetzeko diren horiena ere, betiere merkataritzaren sektoreari zuzenduta.

Sailburuak eskertu egin ditu laguntza-lerro horiek eta adierazi duenez “osagarriak dira Euskadik merkataritzari bideratzen dizkion horiekin, bai Covid krisiari aurre egiteko, bai sektorearen modernizazioa bultzatu eta suspertzeko”.

Adibidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak urtero egiten ditu programa desberdinen deialdiak digitalizazioa sustatzeko —euscommerce programa, besteak beste— baita hiriguneetako merkataritzaren dinamizazioa, kooperazioa eta lehia bultzatzeko beste batzuk ere —Hirigune, besteak beste, Gobernu Kontseiluan atzo onetsia 1,7 milioi eurorekin—.

Bestetik, MEC programak, merkataritzako establezimenduak modernizatzeko 1,3 milioi euroko aurrekontuarekin, xedetzat du berrikuntzaren eta merkataritzako kudeaketa-tresnen, azpiegituren eta ekipamenduen hobekuntzaren bitartez, kalitate eta lehia handiagoa lortzea, gainera kontuan hartuta COVID-19ak sorrarazitako ezohiko egoera.

Bere jardunean, sailburuaren asmoa izan da Autonomia Erkidegoek duten gaitasuna defendatzea, laguntzen kudeaketan partaide diren aldetik “adibide gisa, gure Sailean 100 milioi baino gehiago kudeatu ditugu laguntza zuzenetan, ezohiko funtsekin, bai turismoan bai merkataritzan. Hala, 8 laguntza-lerro baino gehiago deitu, kudeaketa eta ebatzi ditugu. Horrek erakusten du Autonomia Erkidegoek gaitasuna eta behar adina kaudimena dugula laguntzak aurrera ateratzeko”.

Gaitasun eta autonomia horretatik, administrazioen arteko beharrezko lankidetza azpimarratu du sailburuak. “Jabetzen gara merkataritzaren sektorea bizitzen ari den egoera zailaz, instituzioek esfortzuak bategiteko premiaz, garrantzizkoa den horretan oinarrituta, eta, horregatik, leialtasun handienarekin eta modu konstruktibo batean aritu gara lankidetzan deialdien aginduak hobetzeko. Ildo horretan, eskertu egiten dugu testuan gehitu izana helarazi ditugun ekarpenak, besteren artean, gutxieneko inbertsio-mugak, argitaratu ondorengo bi hilabeteko epea luzatzea edo Ebaluazio Batzordean Autonomia Erkidegoei eman zaien izaera, proiektuei dagokienez” adierazi du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko