Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Orain etxetik eta paperik gabe eman daiteke izena Etxebiden

2011.eko uztailak 28

 Orain Internet bidez egin daiteke Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, Etxebiden, alta emateko eskaera, inolako paperik edo fotokopiarik bidali gabe.

 Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak zenbait konpromiso hartu ditu herritarrei zerbitzuetara iristea errazteko eta administrazioaren funtzionamendua modernizatzeko, eta ildo horretan, orain Etxebideren webgunean aukera berri bat prestatu du babes publikoko etxebizitzen eskatzaileek alta eman dezaten: hemendik aurrera erabat telematikoki egin ahal izango da.  Herritarrentzako aukera berri honek alta ematea eskatzeko gaur egungo prozedura errespetatzen du, aldaketarik gabe, izapidea bukatzeko unera arte; izapidea amaitzean ere pertsona eskatzaileek izapidea modu elektronikoan egin ahal izango dute, eta ez dute eskabidea Etxebizitza Ordezkaritzan entregatu beharko.

 2010eko abuztuaz geroztik, etxebizitza eskatzeko prozedura edo Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta ematea web bidez egin daiteke; orain, ordea, sistema hobetu egin dute paperean sinatutako dokumentaziorik bidali behar ez izateko. Hala, herritarrei Etxebiden izena emateko izapidea modu telematikoan egiteko aukera eskaintzeko helburua bete da.

 Horretarako, etxebizitza eskatzaileek euskarri elektronikoan izan beharko dute bidali beharreko dokumentazio guztia  (pdf formatuko fitxategiak), izapide elektronikoa egitean atxiki behar izango baita. Horrez gain, logikoa denez, indarrean dagoen dokumentu edo identifikazioren bat izan beharko dute.

 Herritarrei eskaera prozesu osoa telematikoki eskaintzeko sailak eman duen aurrerapausoak erakundeen arteko lankidetzako hainbat barne protokolo zabaltzea dakar, esaterako Lurralde Politika eta Herri Administrazioaren Ministerioko informatika zerbitzuekin NAN eta AIZ datuak egiaztatzea. Halaber, gure zerbitzuen bilakaerari esker, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak jarraitutako prozesuak modernizatu egin dira; izan ere, ez da paperik sartuko webgune bidez egingo diren alta emate eskaera guztietan.  Lurralde Ordezkaritzetan lan egiteko modu berrietara egokitzeko ahalegina egiten ari gara, eta horrek emaitzak emango ditu, besteak beste, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko izapideen itxaronaldiak nabarmen laburtuko dira.

 Dokumentazioa euskarri elektronikoan izateko beharrezko baliabideak ez dituzten pertsonen kasuan, alta emateko bide elektronikoa erabili ahal izango dute eskabidea eta dokumentazioa behar bezala sinatuta posta tradizional bidez bidaliz edo dokumentu horiek Zuzenean herritarren arretarako puntuetan entregatuz (edo behar bezala hitzartutako beste erregistro erakunde batzuetan).

 Eusko Jaurlaritzak badu Iternetera doan sartzeko sarea, KZgunea, baliabide teknologikoak izan gabe Etxebiden alta ematea telematikoki eskatu nahi duten pertsonentzat.

 Etengabe hobetzeko prozesu honetan, azarotik aurrera, Etxebideren webguneak zerbitzu gehiago izango ditu, erabiltzaileek izena emateaz gain eskabidean aldaketak egin ahal izateko.  Horretarako, Etxebidek pasahitz bana emango die erabiltzaileei, euren datuetara sartu ahal izateko.

8 iruzkin
  • @atxakin
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Orain etxetik eta paperik gabe eman daiteke izena Etxebiden: http://t.co/EdOcCVG #etxebizitza

  • @amaia_ocerin
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @AzkueFundazioa: Orain etxetik eta paperik gabe eman daiteke izena Etxebiden. http://ow.ly/5PoLi

  • @AzkueFundazioa
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    Orain etxetik eta paperik gabe eman daiteke izena Etxebiden. http://ow.ly/5PoLi

  • @iker
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    Etxetik... hoi humorea... jejeje! RT @Irekia: Orain etxetik eta paperik gabe eman daiteke izena Etxebiden: http://t.co/EdOcCVG #etxebizitza

  • @americaenbotxo
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ya se puede realizar la inscripción completa en Etxebide online: http://t.co/bZjukYp #vivienda

  • @Herri_Irratia
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ya se puede realizar la inscripción completa en Etxebide online: http://t.co/bZjukYp #vivienda

  • @Orientagune20
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Orain etxetik eta paperik gabe eman daiteke izena Etxebiden. http://bit.ly/r2Swjp

  • @Orientagune20
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ya se puede realizar la inscripción completa en Etxebide on line. http://bit.ly/mUz8IV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan