
0
Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkunta Politikarako sailburuordea, Kolonbian bixitan
Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Kolonbiako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzan izan da bisitan. Bertan, Iñaki Martínez Ordezkariarekin bildu da.
Agenda zabala izango du hurrengo egunetan; hala nola, Kolonbiako hizkuntza indigenen babespenaren alde lan egiten duten hainbat erakunde publikoko eta elkarteko arduradunekin izango ditu bilerak. Kolonbian, 65 hizkuntza baino gehiago daude.
Auzmendik euskal hizkuntzaren egoeraren inguruan egin diren aurrerapenei buruz, azken hamarkadetan egin duen lanaren inguruko esperientziei buruz eta Patxi López Gobernuaren Hizkuntza Politikari buruz hitz egingo du bere interlokutoreekin.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan