Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik zahartze "aktibo eta osasungarriaren" alde egingo du

2011.eko uztailak 28

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak Zahartzearen Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Nazionala abian jartzeko lehen urratsak eman dituzte

Cristina Garmendia, Zientzia eta Berrikuntza ministroak eta Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Patxi Lopez lehendakaria ondoan zutela, elkarri laguntzeko protokolo bat sinatu dute Zahartzearen Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Nazionala (CNIE) abian jartzeko Euskadin. Hitzarmenaren helburua zentroaren plan estrategikoa garatzea da hurrengo sei hilabetetarako eta beharrezko azpiegiturak, plan zientifikoa, epeak, aurrekontua, premiazko giza baliabideak eta bere kokapena zehazteko balioko du.

Cristina Garmendia, Zientzia eta Berrikuntza ministroak eta Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Patxi Lopez lehendakaria ondoan zutela, elkarri laguntzeko protokolo bat sinatu dute Zahartzearen Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Nazionala (CNIE) sortzeko.

Hitzarmena Lehendakaritzan, Gasteizen, gauzatu dute eta bi administrazioek sustatutako Zentro berriaren plan estrategikoa garatzea du xede. Akordioaren arabera Donostia lehenetsiko litzateke CNIE-ren kokapen gisa.

Plan estrategiko honen lehen fasean 500.000 euro inbertituko dira eta administrazio bakoitzak %50 jarriko du Garmendiaren ustez Zahartzearen Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Nazionala Europako erreferentzia bihurtuko den asmo handiko proiektua da. Ministroak azaldu duenez abian jarriko den plan estrategikoa hurrengo sei hilabetean garatuko da eta, besteak beste, zentroaren beharrezko azpiegiturak, plan zientifikoa, epeak, aurrekontua eta premiazko giza baliabideak eta bere kokapen zehatza erabakitzeko balioko du.

Bestalde, Lehendakariak adierazi du Zentro hau Euskadin kokatzeko hartu den erabakiak Euskadiren lidergo zientifiko, teknologiko eta industriala berresten duela hirugarren adineko pertsonen artatzearen alorrean, eta baita gaixotasun kronikoen arretan duen aitzindari rola ere.   Esan duenez, "abagune ederra da, ikerketa zientifikoa hemen egiten ari garen politika soziosanitarioarekin eta zahartzearen alorrean dagoeneko dauzkagun zentro zein profesionalek burutzen ari diren lan bikainarekin lotzeko". Lehendakariak ondoren gaineratu du, ikuspegi global honek aukera emango digula "CNIE-ren ikerketa hori Euskadiko zentro eta unitate klinikoetan aplikatzeko (pertsona nagusien beharrak artatzeko estrategia berriak) eta baita gure enpresetan elektronikak eta komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen diguten berrikuntzak sartzeko ere".

Plan estrategiko honen lehen fase honetan 500.000 euro inbertituko dira eta administrazio bakoitzak %50 jarriko du. Eraikiko den zentroak zahartzea jorratuko du lan diziplina anitzeko testuinguru batetik. Hala CNIEk hiru helburu nagusi izango ditu: Oinarrizko ikerketa, ikerketa klinikoa eta ikerketa sozioekonomikoa. Laburbilduz, ministroaren hitzetan, "I+G+b-etik erantzun osoa eman nahi diegu herritarrek alor horretan dauzkaten behar anitzei".

Nazioarteko Erreferentzia Garmendiaren iritziz, zahartze fenomenoa garrantzi handienetariko gaia da Europan eta euskal herritarrei zuzenean eragiten die. <<Eraikiko den zentroak Europako erreferentzia bihurtzea du helburu, gure herriak zahartzearekin lotutako diziplina anitzetan eta sektore kideetan dagoeneko dituen gaitasun zientifiko eta teknologikoak nazioartean erantsi, indartu, balioa eman eta proiektatuko dituena; hain zuzen ere.>>

Zientzia eta Berrikuntza ministroaren arabera, CNIE-k gaur egun "gure sistema zientifikoan existitzen ez diren gaitasunak garatzen ahalbidetuko digu eta talentu zientifiko gehiago ekartzen lagunduko du Espainiara eta Euskadira".

Ondoren gaineratu du zentroa gure I+G+b-ren sistema publikoaren gaitasunen laguntza ere jasoko duela, batez ere, Zientzia eta Berrikuntza Mnisterioaren mende dauden Carlos III Osasun Institutukoa eta Ikerketa Zientifikoetako Goi Batzordekoa.

Gainera, Garmendiak adierazi du "proiektuaren nazioarteko izaera indartzeko osatzen ari garen Zientzia Aholkularitza Batzordean oinarrituko gara. Batzorde hau zahartzearen hainbat alorretan lan egiten duten zenbait adituren laguntza izango du. Euren artean, adibidez, gaur egun New Yorkeko Albert Einstein College medikuntza eskolan lan egiten duen Ana Maria Cuervorena, fase honetarako zalantzarik gabe oso baliogarria izango zaiguna, zahartzearen ikerketaren nazioarteko ikuspegia baitu".

Bukatzeko, ministroak bere esker ona agertu dio Eusko Jaurlaritzari "etorkizuneko proiektu honi emandako babesagatik>> eta nabarmendu du "ekonomia suspertzeko tresna gisa Jaurlaritzak Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren alde egin duen apustua".

6 iruzkin
  • @jbikandi
    2011.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @mirenepalacios: Euskadi apuesta por el envejecimiento "activo y saludable" http://t.co/T21ucTD

  • @Bizitzen
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi apuesta por el envejecimiento "activo y saludable" http://bit.ly/r2VTMn

  • @almujika
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi apuesta por el envejecimiento "activo y saludable" http://bit.ly/r2VTMn

  • @vedasabiduria
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @dc_menni: RT @osakidetzaEJGV: Euskadi apuesta por el envejecimiento "activo y saludable" http://bit.ly/r2VTMn

  • @dc_menni
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi apuesta por el envejecimiento "activo y saludable" http://bit.ly/r2VTMn

  • @emfundazioa
    2011.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi apuesta por el envejecimiento "activo y saludable" http://bit.ly/r2VTMn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ministra Cristina Garmendia