Eusko Jaurlaritzak Ekarpenen Lege-proiektua onartu du legebiltzarreko izapideari ekiteko (Gobernu Bilera 2021-7-27)

2021-07-27

 Gobernu Kontseiluak Ekarpenen Legearen proiektua onartu du gaur, Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko eta, horrela, Legebiltzarrean tramitatzen hasteko. Helburua da, beharrezko izapide parlamentario guztiak bete ondoren, Ekarpenen Lege berria urriaren hasierarako indarrean egotea eta, horrela, erakunde-maila guztietan 2022ko aurrekontuak metodologia berria aplikatuz egitea. 

Astearte honetan egindako bileran, Jaurlaritzak ontzat eman du Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak (HDEK) uztailaren 15ean lortutako akordioa. Akordio horretan, baliabideak banatzeko eta 2022-2026 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko metodologia onartu zen. 

HDEKn lortutako akordioak, lege-proiektu honetan jasotzen denak, egungo metodologiaren indarraldian erakundeek eskatu dituzten aldarrikapenak jasotzen ditu, eta, batez ere, balioa ematen dio Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak (ETEL) dakartzan manuak sartzeari, udal-finantzaketari buruzko berariazko kapitulu bat gehituta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko