
2030 Agenda Bonuen Programa arautzeko Dekretu-Proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak
Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak benetan eskertzen ditu 2030 Agenda Bonuen Programa arautzen duen dekretu-proiektua jendaurreko informazioaren izapidean egindako ekarpenak. Guztiak irakurri eta aztertu dira.
Ekimen honen xedea 2030 Agenda Bonuen Programa arautzea da. 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak, alegia, euskal elkarte-sareko erakundeek 2030 Agendari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko.
Agenda 2030 Bonuen Programak Agendari buruzko ikuspegi eta esku-hartze eremu ugari jasoko ditu, eta ahalik eta pluralenak izango dira.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, dekretu-proiektua jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izan dezaten, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian argitaratu da.
Ezarritako epea igarota eta izapidearen emaitza baloratuta, dekretu-proiektua egiteko prozedurarekin jarraituko da, abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoari jarraiki.

