Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euro bideratuko ditu HABEk zehaztutako euskara maila lortzen duten ikasleak diruz laguntzeko (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Gaurko bilkuran, Gobernu Kontseiluak 2010-2011 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleentzako laguntzak jasotzeko baldintzak eta deialdia egiten duen HABEren zuzendariaren Ebazpena onartu du. Aurten 1.000.000 euro erabiliko dira.

Gaur onartu den ebazpenak arautzen dituen laguntzen jasotzaileak helduei euskara irakasten dieten euskaltegi publikoetako ikasleak izango dira, pribatu homologatuetakoak eta euskararen auto-ikaskuntza ematen duten zentro homologatuetakoak. Laguntza jaso ahal izango dute 2010eko martxoaren 23tik 2011ko abuztuaren 31ra arte euskaltegi batean matrikulatuta egon diren ikasleek, baldin eta HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak egiaztatu badituzte 2010eko bigarren deialdian edo 2011ko lehenengo deialdian. Halaber, honako laguntza hauek jaso ahal izateko, ikasleek matrikula beren kontu ordaindua behar dute izan:


2011
Deialdiaren kopurua 1.000.000 euro
HABEren 1. maila edo baliokidea 500 euro
HABEren 2. maila edo baliokidea 400 euro
HABEren 3. maila edo baliokidea 100 euro
HABEren 4. maila edo baliokidea 100 euro


Dirulaguntza 2011ko irailaren 6tik urriaren 5era bitartean eska daiteke, ohi den bezala, Internet bidez. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da emandako laguntza guztiak 2011. urtea amaitu aurretik ordaintzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)