Arantxa Tapia: “Teorikoki garatzen den adimen artifiziala enpresen zerbitzura jarri nahi dugu”

2021-07-23
  • Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan sailburuak adierazi du txertaketarekin batera etorri dela susperraldi ekonomikoa

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan; eta, bertan, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua teorikoki garatzen den adimen artifiziala enpresen zerbitzura jartzea dela. Horretarako, datorren astean aurkeztuko den Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa Elkartea - BAIC elkartea sortu da. Tapia sailburuak esan du garrantzitsua dela jakitea teoria enpresetan nola aplikatu ahalik eta etekin handiena ateratzeko, “azken batean gure ehun ekonomiko indartzeko, enpresa berriak eta enplegua sortzeko”.

Egoera ekonomikoaren inguruan galdetuta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du susperraldi ekonomikoa txertoarekin batera etorri dela. Adibide gisa, adierazi du berak zuzentzen duen saileko programetan eskaerak igo egin direla, “ikus dezakegu bilakaera ekonomikoa badagoela”.  “Beraz, zentzu onean goazela ikusten da, baina pandemiak gorabeherak ditu eta tentuz ibili behar dugu”, gaineratu du.

2 iruzkin
  • 2021-07-23

    Era berean, hezkuntza-komunitateak ere jartzea, baldin eta bermatzen bada ez dela gaizki erabiliko eta ez dagoela eragindako kalterik.

  • 2021-07-23

    También poner disposición distintas comunidades incluido educativa siempre que se garantice no se vaya a hacer un mal uso de la misma y no haya cobertura posible daño causado.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak