Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 340.000 euro bideratuko ditu goi-mailako kirol-lehiaketen antolamendura (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Gobernu Kontseiluak Kultura sailburuaren agindu bat onartu du, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak sustatzeko diru-laguntzen lerroa ezartzen duena. Deialdi honetako diru-laguntzetarako aurreikusitako gehieneko guztizkoa 340.000 euro da.
Agindu honetan, 2011n egin edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen da. Goi-milako kirol-lehiaketak izango dira nazioarteko edo Europako federazio baten edo nazioarteko izaerako liga profesional baten egutegi ofizialetan bildutako kirol-lehiaketak. Deialditik kanpo geratuko dira erakusketa- edo ikuskizun-izaerako kirol-lehiaketak. Eusko Jaurlaritzarentzat goi-mailako kirol lehiaketen antolamendua sustatzea garrantzitsua da, kirola egitera bultzatu, goi-mailako euskal kirolariei lehiaketa-marko bat eman eta jarduera ekonomikoa sortzen dutelako, eta horregatik egin du deialdi hau.
Aurreikusitako diru-laguntzetarako gehieneko guztizkoa 340.000 euro da eta diru laguntza horiek honako hauek eskatu ahal izango dituzte: kirol-federazio, -klub eta -taldeak eta merkataritza-sozietateak, kirol-helburua dutenak, legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak; aurreko atalean aurreikusten ez diren nortasun juridikoko beste entitate batzuk, legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta aldizka edo noizbehinka kirol-modalitateen inguruko jarduerak antolatzen dituztenak; edo Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.

Iruzkin bat
  • @bilbma
    2011.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    y venga pasta gansa pa na http://t.co/3GbkI4M

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan