Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Indikoan dauden euskal atunontzietako arrantzaleen babeserako 2011rako konpromisoa 1.493.946 euroko kopuruarekin berritu da (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluarena, Echebastar Fleet, Atunsa, Pevasa, Inpesca eta Albacorari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan portu basea duten atunketari izozkailuen segurtasuna finantzatzen laguntzea.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, 1.493.946 euroko dirulaguntza ematea erabaki du 2011. urtean Ozeano Indikoan lanean dauden euskal atunontzietako arrantzaleak babesteko.

Gobernu Kontseiluak horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari bide eman dio, zeinen bitartez, Eusko Jaurlaritzak, Ozeano Indikoan lanean dabiltzan eta egoitza-portua Euskadin izan eta Espainiako bandera duten atunontzietako arrantzaleak babesteko neurrien kostuaren %25 ordainduko duen.

Laguntza horien onuradunak 10 atunontzietako eta 3 laguntzaontzietako langileak dira, zeintzuk, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, babeserako neurriak dituzten. Gertaerek erakutsi dutenez, gainera, neurri oso egokiak izan dira.

Babes zerbitzu hori martxan jartzeko dirulaguntzak ematea Eusko Jaurlaritzak proposatu zien bai sektoreari baita Espainiako administrazio zentralari ere "Alakranaren" bahiketa izan baino lehen, arrantzaleek euren lana segurtasunez egiteko eta euren familiak lasai egoteko.

Aurreko urtean bezala, hitzarmena sinatzearekin batera emango da kopuru osoaren %25 eta, gainontzeko %75, gastu guztiak justifikatzen dituzten faktura, memoria, ziurtagiri eta bestelakoak aurkezten direnean.

Iruzkin bat
  • @bilbma
    2011.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    la protección que se la paguen ellos con lo que pesquen.http://t.co/2CY3ycK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan