Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Euskadiko ordezkariarekin, M. Limam Mohamed Alirekin elkartu da

2021-07-21

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak lan-bilera izan du gaur Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Euskadiko ordezkaritzarekin, M. Limam Mohamed Ali ordezkariarekin eta Brahim Abdelfatah ordezkariordearekin, segurtasun publikoaren arloko lankidetzarako baterako agenda aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Euskadiko ordezkaritzak segurtasunaren arloan duten harremana hainbat protokolotan eta lankidetza-hitzarmenetan formalizatu da, esate baterako, Saharako Polizia Nazionalari ordezkaritzak, herritarrak, borondatezko lankideak, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren pertsonak edo horietako bisitariak, eta abar babesteko formakuntza emateko. Akordioen helburu nagusia da saharar herriari bertako herritarren elkarbizitza baketsua eta demokratikoa bermatuko duen segurtasuna izateko laguntza ematea, bertako politikaren, gizartearen eta ekonomiaren garapenean laguntzeko.  

Lehenengo hitzarmena 2005ean izenpetu zenetik, Segurtasun Sailak formakuntza-jardunaldiak antolatu ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian Saharako polizientzat. Bestalde, baliabide materialak, hala nola furgonetak, kamioiak eta lur orotako ibilgailuak (guztira 19), mahaiak, eserlekuak, armairuak eta idazteko makinak, ekipo elektrogeno eramangarriak, polizia-jantziak, eta abar ere eman izan dizkio.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-07-22

    Badirudi lurraldeen arteko gatazkak areagotu egiten direla, eta gerretara bideratutako bidea ere ez dela handitzen, nahiz eta gaur egun belikotasun barietate berria dagoen, badirudi baliabideen kontrol biologiko eta klimatikoaren aldekoa dela.

  • 2021-07-22

    Los conflictos territoriales parecen aumentar como que el camino abonado a guerras tampoco para de aumentar aunque ahora se da nueva variedad de belicosidad parece del lado biológico y climático control de los recursos.

  • @RASD_Euskadi
    2021-07-22
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • M. Limam Mohamed Ali (Delegado de la República Árabe Saharaui Democrática en Euskadi) y Brahim Abdelfatah (Delegado Adjunto)