Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritzaren bermerako Espainiako Funtsarekin Hitzarmena egitea onartu da eskaera bakarrean barneraturiko Lur-sailen Teledetekziorako (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Erabakia, Nekazaritza Bermeko Espainiar Fondoarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: eskabide bakarrean sartutako laguntza-erregimeneko azalerak teledetekzio bidez kontrolatzeko 2011ko lanak egitea.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, nekazaritzaren bermerako espainiako funtsarekin hitzarmena egitea onartu du 2011rako, eskaera bakarrean barneraturiko lur-sailen teledetekziorako lagundutako kontrol lanak egiteko.


Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatutako hitzarmenak urtarrilaren 19ko Kontseiluko (CE) 73/2009 araudian du oinarri.

Araudi horretan, Nekazaritza Politika Bateratuaren testuinguruan biltzen diren laguntza zuzenetarako eregimenei aplikagarri diren xedapen arruntak ezartzen dira eta nekazal lurretan kontrolak egiteko behar diren teledetekzio teknikak erabiltzeko nekazariek dituzten laguntzak ere finkatzen dira.

Hitzarmenaren arabera, lanen finantzazioa Nekazaritzaren Bermerako Espainiako Funtsarekin batera egingo da eta Euskal Autonomi Erkidegoak 76.449 euro ordainduko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan