Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi eurorekin finantzatuko ditu kostaldeko eremuetan tokiko garapen parte hartzaileko proiektuak (Gobernu Bilera 2021-7-20)

2021-07-20
  •  2017az geroztik, 11,3 milioi euro baino gehiago bideratu dira 400 proiektu baino gehiagotara
  • Itsas Garapen Elkartea Arrantzako Tokiko Ekintza Taldearen bidez kudeatzen dira laguntzak

 Itsas Garapen Elkarteak, Arrantza Sektorearen Tokiko Ekintza Taldeak, onartutako estrategiaren babespean egiten diren tokiko garapen parte hartzaileko proiektuen finantzaketa arautzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak emandako agindua onartu du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. 2021eko ekitaldirako, 2,24 milioi euroz zuzkituko dira laguntza horiek, eta laguntzen helburua da arrantza eremuen garapen jasangarrian aurrera egitea, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (IAEF) esparruan.

Aurreko ekitaldiak 

2020an, 2,5 milioi euro bideratu dira laguntza horietara, eta 98 proiektu izan dira laguntzen onuradun, 5,2 milioi euroko inbertsioak ahalbidetuta. 2019ko ekitaldian, laguntza programa horrek 2.2 milioi euro izan zituen guztira, eta 7 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusten zituzten 135 proiektu egin ziren laguntza horiekin.  2018ko deialdian 2,6 milioi euro baino gehiago banatu ziren, eta 111 proiektu baino gehiago aurkeztu ziren, eta horren aurrekoan, berriz, 1,8 milioi 62 proposamenetarako. 

Aurkeztutako proiektu guztiak sustapen pribatukoak dira, eta kostaldeko eremuetan ekonomia dibertsifikatzen eta enplegua sortzen laguntzen dute. Proiektuen tipologiaren adibide gisa, hauek dira 2020ko deialdian onartu diren batzuk: 

  • Arrantza ontzia egokitzea, bere jarduera arrantza turismoarekin osatzeko.
  • Arrantza jarduerari laguntzeko lanak egiten dituzten emakumeentzako trebakuntza profesionala.
  • gamako produktuen garapena.
  • Bisita gidatuen antolaketa hegaluze kontserben fabrika tradizional bat ikusteko, turismo jasangarri eta kalitatekoa lortzeko.

 2020an onartutako proiektuek 29 lanpostu berri sortzea ekarri dute, eta horietatik 20 emakumeen postuak dira.

Laguntza hauen onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, bai eta arrantzaleen kofradiak eta kofradien federazioak, arrantza sektoreko profesionalen elkartean eta elkarte horien federazioak, ekoizleen erakundean eta haien elkarteak, eta soilik arrantzaleek kofradiek edota arrantza sektoreko elkarteek osatuta dauden irabazi asmorik gabeko erakundeak ere. 

Tokiko Ekintza Taldea

Itsas Garapen Elkartea Arrantzako Tokiko Ekintza Taldea (ATET) arduratzen da laguntza horiek kudeatzeaz, tokiko garapen parte hartzailearen babespean (TGPE). Laguntza horien lehen edizioa 2017an izan zen; beraz, 2021eko hau bosgarrena da. 

Itsas Garapen Elkarteak Euskadiko 15 udalerritan jarduten du, bai eta Donostiako kaiaren aldean ere, arrantzarekiko mendekotasunik handiena duten aldeak diren heinean. Hauek dira udalerri horiek: Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena, eta Santurtzi. Horiek denek batera 141.500 biztanle inguru dituzte.

Aplikazio eremua zabaltzea

Zentzu horretan, azpimarratu behar da aurten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Garapenerako Estrategiaren aldaketa bat onartu dela eta horrek ekarri duela hemendik aurrera laguntzen aplikazio eremuan beste udalerri bat sartzea (Plentzia). Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Itsas Garapen Elkartearen arteko Hitzarmena eguneratzean jaso da gai hori.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko