Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 146 isun erregistratu dituzte asteburuan Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik

2021-07-19

Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 146 isun proposatu dituzte Euskadin ostiraletik igandera bitartean, pandemiari aurre egiteko eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak urratzeagatik. Horietatik gehienak, zehazki 96, eremu publikoan alkohola kontsumitzeagatik egindako arau-hausteei dagozkie.

Ertzaintzak eta udaltzaingoek lehendakariaren uztailaren 15eko 34/2021 Dekretuan indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz, guztira 146 isun jarri dituzte joan den ostiraletik, uztailaren 16tik, igandera, uztailaren 18ra, bitartean. Horietatik gehienak, 96, alegia, eremu publikoetan alkohola kontsumitzeagatik, “botiloiak” deiturikoak egiteagatik, jarritako isunak dira.

Asko dira maskara ez janzteagatik egindako arau-hausteei dagozkien isun-proposamenak ere, eta guztira 36 isun-proposamen egin dituzte arrazoi horrengatik Euskadi osoan.

Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 36 isun Araban, 72 Bizkaian eta 38 Gipuzkoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko