Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Inbertsiogile pribatu batek Jaurlaritzari alokairu babesturako 4.000 etxebizitza lagatzeko kontratua Onartu da (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Erabakia, alokairuan lagatako etxebizitzen errentak ordaintzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko dena. Etxebizitzak horiek, Eusko Jaurlaritzari egindako lagapen-kontratu mistoaren ondoriozkoak dira. Lagapen-kontratu hori gutxienez 4.000 etxebizitzarenak dira, errentamenduan edo azpierrentamenduan hartzeko izango dira. Horretarako, aurretiaz etxebizitza horiek eskuratu edo erosi behar dira edo etxebizitza horiek eraikitzeko behar den lurzorua eskuratu edo erosi,

Jaurlaritzaren Kontseiluak 430 milioi euroko gastua baimendu du kontratu misto bat (ondarezkoa eta errentamenduzkoa) egiteko, inbertsiogile pribatu batek Eusko Jaurlaritzari gutxienez 4.000 etxebizitza babestu laga diezazkion, gutxienez 20 urtetarako.

Kontratuaren adjudikaziodun gertatzen den inbertsiogileak etxebizitzak, etxebizitzak eraikitzeko behar den lurzorua edo eraikin berriak erosiko ditu, eta Jaurlaritzari lagako dizkio, errentan, horrek aldi berean Etxebiden izena emanda daudenei alokatzeko.

Baimenduriko 430 milioi eurorekin alokairuan gutxienez 20 urterako utzi zaizkion etxebizitzen errenta ordainduko da. Gastu hori kalkulatzeko lagapen- edo errenta-prezioa etxebizitzen kopuruarekin bidertu da, eta % 6,5eko deskontu-tasa bat eta errenta eguneratzeko urteko % 2,5eko faktorea aplikatu zaio. Hala eta guztiz ere, kalkulatutakoaren arabera, eragiketaren kostu garbia Jaurlaritzarentzat, 249 milioi eurokoa izango da, maizterrek ordainduko duten errentarekin berreskuratuko dena kontuan izanda. Jaurlaritzak lehenengo urtean etxebizitza bakoitzeko hilean gehienez ere 700 euro ordainduko ditu.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, 2010-2013ko Etxebizitzako eta Hiri Berrikuntzako Plan Zuzentzailearen bidez bere gain hartutako konpromisoekin bat, bi helburu nagusi izan ditu ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratu hau diseinatzerakoan: etxebizitzak lortzea gero alokairuan jartzeko, eta diru-baliabideak eskuratzea alokairuko etxebizitza babestuak eta zuzkidurazko bizitokiak eraikitzeko.

Jaurlaritzaren esku jarri behar diren etxebizitza babestuak lau multzotan sailka daitezke:
a) 1.072 etxebizitza sozial, dagoeneko eraikita daudenak eta Alokabide sozietateari erosiko zaizkionak.
b) 1.875 etxebizitza, eraikitzen ari direnak eta VISESAri erosiko zaizkionak
c) 199 etxebizitza, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako lurzoru urbanizatuetan eraikitzekoak direnak, eta ondoren inbertsiogileari salduko zaizkionak.
d) Gainerako etxebizitzak (854 etxebizitza): inbertsiogilearen ardura izango da horiek sustatu eta eraikitzea. Kopuru horri beste 1.000 etxebizitza babestu gehi dakizkioke. Etxebizitza kopuru hori lurralde historikoetan banatzeko moduari dagokionean, sailaren oniritzia beharko da, Plan Zuzentzailean jasotako helburuak beteteko direla bermatzeko.
Gure kalkuluen arabera, lehiaketa publikoan kontratua hartzen duen inbertsiogile pribatuak 495 milioi eurotik gorako inbertsioa egin beharko du kontratua esleitzen zaionetik 2016ra arte. Bolumen horrekin oso produktu egokia da inbertsio-funts handientzat.
Jaurlaritzak espero du kontratu mistoa urriaren amaiera aldera esleitzea, eta lehenengo etxebizitzak 2012aren hasieran izatea. Hasieratik izango diren etxebizitzei, 1.635 inguru, urtean batez beste 788 etxebizitza gehituko zaizkie, 2015era arte.
Eusko Jaurlaritzari lagatzen zaizkion etxebizitzen egiturako mantentze-lanak inbertsiogile pribatuaren kontura izango dira.
Jaurlaritzaren helburua izan da hasieratik bultzada eder bat ematea alokairuari, baina horrek aurrekontu aldetik ahalegin handia eskatzen du, eta gainera, finantza-erakundeak horrelako eragiketa finantzatzeko prest egotea. Horregatik Jaurlaritzak zor publiko gisa konputatuko ez duten hainbat formula aztertu ditu. Aukeratu dugun formula guztiz berria da Espainian.
Eragiketa honekin Jaurlaritzak, babestutako alokairurako etxebizitzak eskuratzeaz gainera, Visesa eta Alokabide sozietateak saneatzea lortuko du, eta horrek esan nahi du, alokairuko politikarekin aurrera jarraitu ahal izango dutela, eta berme handiagoak eskaini, finantza-erakundeei finantzaketa eskatzerakoan.
Salmenta-eragiketa horien ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro eskuratuko ditu. Baina, gainera, ia beste 21,6 milioi euro eskuratuko ditu, Alokabidek diru-laguntzak itzuli beharko baitizkio eta legezko interesak ordaindu. Gainera, Jaurlaritzak ia 77 milioi euro korronte aurreztuko ditu inbertsiogile pribatuei alokairurako ematen dien diru-laguntzetan. Diru-baliabide horiei esker, Jaurlaritzak aloktzeko etxebizitzak egiten jarraitu ahal izango du.

Alokabidek eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SAk bat egingo dute, lehenak bigarrena xurgatuta
Bestetik, eta alokairua sustatzeko testuinguru horren barruan, Jaurlaritzak dekretu bat onartu du, alokairuaren inguruan lan egiten duten bi sozietateek bat egiteko; Alokabidek Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SA xurgatuko du, eta sozietate hori, beraz, azkendu egingo da.
Eusko Jaurlaritzak berriki bultzatu eta onartutako publifikazioari esker, Euskal Autonomia Erkidegoa da bi sozietateen bazkide bakarra.
Bat-egiteak ez du inolako onodrio juridikorik, ekonomikorik, ez sozialik izango langileentzat.
Eragiketa hau etxebizitza-politikaren zerbitzura dauden tresna guztien optimizazio-prozesuaren azken urratsa dugu. Xedea da enpresa-kudeaketa publikoa arrazionalizatu, hobetu eta erraztea, batez ere kontuan izanik egoera honetan alokairuak leku gailena izango duela etxebizitza-politikan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan