Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 60.000 eurorekin finantzatu du Arabako "Kultura Bizia Gunea -Iradier Arena 2021" proiektua (Gobernu Bilera 2021-7-20)

2021-07-20

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 60.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du Arabako Kultura Bizia elkartearentzat, "Kultura Bizia Gunea-Iradier Arena 2021" proiektua finantzatzeko.

Gasteizko hainbat kultura-eragilek sortutako elkarteak Iradier Arena erabilera anitzeko esparrua behin-behinean egokitzeko eta abian jartzeko proiektua aurkeztu zien hainbat erakunderi, gune horretan kultura-jarduerak modu seguruan eta etengabe antolatzeko 2021eko apiriletik irailera bitartean.

Zuzeneko diru-laguntza hori bat dator Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak COVID-19aren pandemiak kultura-sektorean izan dituen ondorioak arintzeko asmoz kultura-sektorearen jarduera sustatzeko dituen helburuekin, eta, zehatzago, arte bizietako ikuskizunen programazioarekin, hala nola musikarekin, antzerkiarekin edo dantzarekin lotutakoekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko