Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Gobernu Kontseiluak Borondatezko Gizarte-AurreIkuspeneko Erakundeen Gaineko Lege Proiektua onartu du (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen Lege proiektua.

Gobernu Kontseiluak BGAE-en gaineko Lege Proiektua onartu du Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen kudeaketaren gizarte-aurreikuspen osagarria orokortu eta gardentasuna, eraginkortasuna, nahikotasuna, berrikuntza eta profesionaltasuna indartzeko helburuekin. Egun, 200 erakunde inguru dira 1.300.000 bazkide dituztelarik eta 19.000 milioi euroko ondarea; Euskadiko BPG-ren %30a.

Halaber, Legeak botere publikoen babesa eta kontrola arautuko ditu mota honetako erakundeen bazkideen eskubideak babeste aldera. Izan ere, erakundeon ezaugarririk garrantzitsuenak euron helburuetan zedarritzen dira: Kontingentzia pertsonalen aurreko babesa: erretiroa, elbarritasuna, heriotza, mendekotasuna, epe luzeko langabezia, gaixotasun larria, gastu medikoak, etab.

Era berean, Euskadin dauden nekazal, arrantza eta abeltzaintzaren arloko laurogeitik gorako elkarlaguntzako sozietateak, kofradiak, montepioak eta ermandadeak ere (Sutearo y Heriotzearo) Legearen eremuan sartzen dira. Hauek honako kontingentzia hauek estaltzen dituzte bakarrik: Ehorzketa eta etxebizitzan, abereengan, uztan, basoetan, itsasontzietan edo bazkidearen lanbidearekin lotutako edozelako ondasunetan izandako kalteak.

Legearen berrikuntzetako bat Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde nagusien zein planen oinarrizko irizpideen ezarketa eta moldaketa da. Izan ere, irizpideok gizarte-aurreikuspen osagarriaren oinarrizko elementu bilakatzen dira enpresaren hitzarmen edo itunen bidez; bazkideen sarreran bazterketarik eza bermatzen duten eskakizunak direlarik eta prestazio jasotzea biziarteko errenta modura ezartzen dutelarik nagusiki, 15 urtez gutxienez. (1. ERANSKINA)

Legeak BGAEak definitu eta sailkatzen ditu lehenengoz estalitako kontingentzia eta bazkideen arteko loturaren arabera: banakakoa, enplegukoa, elkartuak eta bereizi gabeak. Era berean, Aurreikuspen planak ere bazkideen arteko loturaren arabera sailkatzen dira (banakakoak, enplegukoak eta elkartuak) eta ekarpen eta prestazioen erregimenaren arabera (ekarpen definitukoak, prestazio definitukoak eta mistoak).
Bazkide eta onuradun pertsonen definizio eta sailkapen berria ezartzen da eta , banakako edota elkarteko BGAEetan mantentzen da orain hamar urte edo gehiago lehenengo ekarpena egin zutenentzat eskubide ekonomikoen erreskate partziala edo osoaren aukera, metatutako erreserbetan zordunduta erabilitako sistema finantziarioarekin bat.

Legearen ikuspegirik, berriztatzailetzat jo daiteke Legearen IX Kapitulua. Bertan ezartzen da gizarte-aurreikuspeneko planen erregimen juridikoa, sortzetik amaitu arte arautuz, baita BGAEan txertatzeko era eta gizarte-aurreikuspeneko planen garraioa ere enplegu eta elkartuen kasuetan zeintzuetan bazkideak eta aktiboak garraio ditzaketen beste BGAE batera honek onartzen baditu aurretiaz.
Legeak, BGAEen Erregistroaren barruan sorraraziko du Fitxero Orokor bat bazkide kopuru erreala ezagutu, bikoizketak ekidin, planifikazioa orekatu eta prestazioen kudeaketa egokia bermatzeko. 2- Halaber, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseilua sortu da. Kontseilu hori hausnarketa-organo gisa eratuko da eta gizarte-aurreikuspena aztertu, sustatu, hedatu eta babestuko du; Euskadiko gizarte-aurreikuspeneko sistemari eragiten dioten gai guztietako aholkulari ere izango da. Organo anitz eta iraunkor honek instituzio publikoetako, eragile sozial eta ekonomikoetako eta gizarte-aurreikuspenaren sektoreko ordezkariak eta arlo honetako adituak bilduko ditu.


(1. ERANSKINA)

B.G.A.E.EN DATUAK 2010-12-31n (milaka eurotan)

B.G.A.E.EN MODALITATEAK KOP. BAZKIDEAK ONDAREA
ENPLEGU-PLANAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 57 422.851 9.855.232
PLAN ELKARTUAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 4 4.228 112.803
BANAKAKO PLANAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 47 733.860 9.276.426
GAINERAKO B.G.A.E.AK 83 109.681 14.002
GUZTIRA 191 1.270.620 19.258.463


(2. ERANSKINA)

BGAE ETA GIZARTE-AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANAK

Enpleguko BGAE batzuk izango dira lehentasunezkoak, hain zuzen ere, gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planak besterik ez darabiltenak. Euren sorrerako, eratze-batzarrak onartu beharko du sustatzaileen aho batez, lehentasunezko izaerarekin bat egitea.

Lehentasunezko kalifikatuko badira, gizarte-aurreikuspeneko planek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Inor ez diskriminatzeko printzipioa. Gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planetan, gutxienez urtebeteko antzinatasuna daukaten langile guztiek izan behar dute bazkide osoak izateko aukera, baita lan-harreman berezia dutenek ere; Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, bazkide langile edo laneko bazkide guztiek; eta langile autonomoen kasuan, kolektibo osoak.

Halako planetara nork bildu behar duen jakiteko, hitzarmenaren eta itunaren eraginkortasuna izango da gakoa. Laneko ordezkarien borondatea norbanakoaren borondatearen adierazle ere izango da, eta, lehen aipatu ditugun akordioen ondorioz baldin badator, planera derrigor bildu behar izateak edo planean derrigor mantentzeak ez du boluntariotasun-printzipioa urratzen. Dena delako ituna eraginkortasun mugatukoa baldin bada, haren eraginpean den kolektibo osoaren gutxienez bi heren lotu beharko zaizkio.
b) Gutxienez, kontingentzia hauek estali beharko dituzte: erretiroa, heriotza eta elbarritasuna edo ezintasun iraunkorra (lan-harremana amaitzea baldin badakar), edo parekoak.
c) Negoziazio kolektiboan zehaztuko da zenbateko ekarpenak egin behar diren, eta bazkide babesleen eta bazkide osoen artean egin beharko dira. Baina, autonomoen kasuan, edo -kooperatibetan eta lan sozietateetan- bazkide langileen edo laneko bazkideen kasuan, planeko erregelamenduan zehazturik datozenak izango dira egin beharreko ekarpenak.
d) Eskubide ekonomikoak inora mugitzekotan, enpleguko gizarte-aurreikuspeneko lehetasunezko beste plan batzuetara izan beharko du, ez beste inora.
e) Erreskaterik ez. Dirua erregelamenduetan zehazturik dauden kontingentzietatik babesteko besterik ez da izango. Eskubide ekonomikoak ezin dira aurretiaz itzuli.
f) Erretiroek, heriotzek eta elbarritasunek edo lan-harremana amaitzea dakarten ezintasun iraunkorrek eragiten dituzten prestazioak estatutuetan edo erregelamenduetan zehaztuta dagoen moduan jasoko dira. Biziarteko errenta modura aitortu eta ordainduko dira, baina bada finantza-errentak ordaintzeko aukera ere -gutxienez hamabost urtez iraun beharko du-, umezurtz-prestazioetan izan ezik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan