Berriak Segurtasuna

Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Toloñon

2021-07-17

Gaur, larunbata, eguerdiko ordu bata aldera, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Toloño mendizerrara mobilizatu dituzte, Peña del Castillo gainaren inguruan toraxean mina zuelako ondoezik zegoen eta aurrera jarraitu ezin zuen mendizale bat erreskatatzera. Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak hurbildu dira mendizalea zegoen lekura, eta erreskatatu ondoren anbulantzia batek eraman du Txagorritxu ospitalera.

Gaur eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, larrialdiak koordinatzeko SOS Deiak 112 zerbitzuari jakitera eman diote Toloño mendizerran, Peña del Castillo gainaren inguruan (Arabako Lagran udal-barrutian) zegoen mendizale bat ondoezik zegoela, eta toraxean min handia zuela eta ezin zuela bere kabuz aurrera jarraitu.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali ditu lekura, eta mendizalea zegoen lekura joan eta erreskatatu egin dute. Egonkortu ondoren, gizona, 50 urtekoa, Txagorritxu inguruko errugbi-zelai batera eraman dute, eta bertan zain zuen anbulantziak ereman du ospitalera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko