Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak kamioien eta autobusen ikuskapena indartuko du Euskadin uztailaren 19tik 25era

2021-07-18
  • Era honetako aurreko kanpainan 152 arau-hauste erregistratu zituzten eta 27 ibilgailu ibilgetu zituzten

Ertzaintzak kamioien eta autobusen zaintza eta kontrola indartuko ditu uztailaren 19tik 25era, Euskadiko errepide-sarean trafiko-istripuak eragin ditzaketen arau-hausteak saihesteko.

Alde batetik, gidatzeko eta atseden hartzeko denborak kontrolatuko dituzte, baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren egiaztatzeko. Era berean, ibilgailuen takografoek behar bezala funtzionatzen duten eta erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko manipulatu diren ere zainduko dute, manipulazio hori agiri ofiziala faltsutzearen delitutzat hartzen baita.   

Kamioien kasuan, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ongi lotuta dagoen egiaztatuko dute. Autobusen kasuan, aldiz, bidaiariek segurtasun-uhala jantzita duten ere zainduko dute.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren esanetan, “Zero Biktima Ikuspenarekin istripuen tasa murrizteko lanean jarraitzen dugu, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2021-2025 Plan Estrategikoan jasota dagoen bezala. Era honetako zaintza eta kontrol kanpainek horretan laguntzen dute, istripu larriak eragin ditzaketen arau-hausteei aurrea hartzen saiatzen diren neurrian”.

Era honetako aurreko kanpainan 277 ibilgailu ikuskatu zituzten, eta horietatik 27 ibilgetu zituzten. Kontroletan 152 arau-hauste erregistratu zituzten, kasurik gehienetan baimendutako gidatze-orduak gainditzeagatik (79), takografoa manipulatzeagatik (26) edo dokumentazioa behar bezala ez izateagatik (30).

Kamioiak eta autobusak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainak trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 46 kanpainen egutegiaren barruan sartzen dira.  

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-07-19

    Autobus gidarien kabinako manparak nahitaezkoak izan daitezke, baita irteera-bitartekoarekin ere; aspalditik defendatzen dut prebentziozko ideia ona dela, eta aztertzea ibilgailu astun eta autobus guztietan, batez ere, ibilgailuaren adina edozein dela ere, gidatze-sistema autonomoa jartzera behartzea, larrialdiren bat gertatuz gero ibilgailua gune seguru batean gelditzeko gai izan dadin, bidean eta bidaiarietan arriskurik izan gabe. Kasu horretarako Europako funtseko laguntzak erabiltzea errentagarri bihurtzen da, baita aseguru-primak ere.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-07-19

    Lo de las mamparas cabina persona conductora autobuses se puedan hacer obligatorias incluso con medio de salida, desde hace tiempo defiendo es una buena idea preventiva, estudiar también obligar en todos vehículos pesados y autobuses sobre todo, independientemente de la edad del vehículo, a poner sistema de conducción autónoma en caso de emergencia sea capaz de parar el vehículo en una zona segura sin riesgo en la vía ni ocupantes. Utilizar ayudas fondo europeo al caso puede abaratar incluso primas de seguro se rentabiliza.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak