qrcode

eLankidetzak 4,5 milioi eurorekin 23 proiektu humanitario babestuko ditu gatazketan eta indarkeria egoeretan

2021-08-19
  • Proiektuek lekualdatutako edo errefuxiatutako biztanleen behar humanitarioei erantzungo diete  

 

Laguntza Humanitarioaren Nazioarteko Egunean, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko parte dena, 4.587.584,04 milioi euro bideratu ditu mundu osoko gatazka edo indarkeria testuinguruetan krisi humanitarioak jotako pertsonak babesteko 23 proiektuetara.

Krisi humanitarioak gero eta ohikoagoak eta luzeagoak dira eta pertsona gehiagori eragiten diete. 2020an, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren (UNHCR) arabera, 82 milioi pertsona baino gehiagok etxetik alde egin behar izan zuten gerraren, gatazken, jazarpenen, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen ondorioz. NBEren Giza Gaietarako Koordinazio Bulegoaren (OCHA) arabera, aurten 235 milioi pertsonak beharko dute laguntza humanitarioa; hau da, iaz baino %40 gehiagok.

Euskal zein tokiko erakundeek egiten duten lanari esker, Beatriz Artolazabalen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko eLankidetzak, 2021ean, hogeita hiru ekintza humanitarioko proiektu bultzatu ditu, orain arte, Erdialdeko Amerikako migrazio-korridorean, Kolonbian, Afrikako Aintzira Handietan, Sahelen edo Ekialde Hurbilean, besteak beste. Ekimen horietako batzuk honako hauek dira: atxilotu eta torturak edo bestelako indarkeria pairatu duten adingabe palestinarrei arreta psikosoziala ematea; AEBetara edo Costa Ricara joatean askotariko indarkeriak jasaten ari diren Erdialdeko Amerikako emakumeei laguntzea, edo Kolonbian indarkeriak mugitutako komunitate indigena emberei itzulera segurua bermatzea.

Babestutako proiektu ugari, gainera, Afrikan gauzatuko dira. Ekimenen artean, honako hauek sustatuko dira: Saharako haur eta gazte errefuxiatuak elikatzeko laguntzak; Tanzanian errefuxiatu dauden eta desgaitasun bat duten adingabeen eskolatze inklusiboa bermatzea, edo Nigerren indarkeriaren ondorioz lekualdatutako emakumeei arreta eskaintzea.

 

Irailean, ekintza humanitarioko estrategiak

Udara ondoren, eLankidetzak ekintza humanitarioko proiektuen deialdiko 1,4 milioi euroko soberakina esleitu eta 7 proiektu humanitario gehiago finantzatuko ditu.

Gainera, ekintza humanitarioko estrategien deialdia argitaratuko du, 4,5 milioko aurrekontukoa, alegia. Estrategiak bi urterako esku-hartzeak dira, eta krisi humanitarioak eragindako pertsonak babesteko ekintzez gain, erakunde humanitarioak indartzera eta euskal herritarrak sentsibilizatzera bideratuta daude.

4 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-20

    Kanpoko herrialde batean edo barne-komunitate batean esku hartzen denean, modu iraunkorragoan instalatzean egin behar den lehenengo gauza bertako hizkuntza edo hizkuntzak ikastea da, berreraikuntzan errespetuz laguntzeko eta inbasioa ez dirudien arren.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-20

    Cuando se interviene en un país exterior o incluso en una comunidad interior, lo primero que hay que hacer al instalarse de un modo más permanente, es aprender la lengua o idiomas autóctonos para ayudar en la reconstrucción con respeto y no parezca una invasión.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-21

    Adimen artifizialeko tresna duten langileak prestatzea hainbat hizkuntza errefuxiatuen gutxieneko hizkuntzetara joateko eta ikasteko

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-21

    Preparar personal con herramienta inteligencia artificial distintos idiomas para asistir y aprender en Comunidad mínimo idiomas personas refugiadas climáticas

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak