Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

2 milioi euroko dirulaguntza lantegietan prestatzeko modulua burutzeko (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 26

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren eskariz, Gobernu Bilerak Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan -2010/2011 epealdian- lantegietan prestatzeko (LP) modulua burutzeko laguntzetarako dei egiteari buruzko Agindu onartu du.

Dirulaguntza honek 2 milioi euroko kopurua du eta jaso ahal izateko eskaerek hurrengoa egiaztatu beharko dute: praktikak 2010eko uztailaren 1etik 2011ko ekainaren 30ra bitarteko epean (biak barne) gauzatu direla.

Dirulaguntza lantegietan prestatzeko (LP) modulua burutzen laguntzen duten eragileei zuzenduta dago. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira eta helburu berdinetarako gainontzeko Herri Administrazioek zehaztutako bestelako laguntzekin bateraezinak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan