240.000 euro baino gehiago nekazaritzaren sektoreko profesionalen eta enpresarien elkarteentzat (Gobernu Bilera 2021-7-13)

2021-07-13
  •  Elkarrizketa sozialeko funtzioak garatzeko eta orientazioko eta aholkularitzako jarduera sindikalei eusteko  

Nekazaritzaren sektoreko profesional eta enpresarien elkarte eta federazioetarako laguntzak arautzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Itzuli beharreko dirulaguntzatzat joko dira laguntzak, eta guztira 241.000 euro erabiliko dira horretarako. 

Laguntzen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarekiko elkarrizketa sozialeko funtzioak garatzen laguntzea, euskal nekazaritzaren sektoreari buruzko gaietan, eta nekazaritzaren sektorerako oro har eta bere afiliatuentzat bereziki egiten dituzten orientazioko eta aholkularitzako jarduera sindikalei eustea. 

Diruz lagundu daitezkeen kostutzat hartuko dira jarduera hauek egitean sortutako gastuak: 

  • Jarduera sindikaletarako erabiltzen diren lokalak mantentzea.
  • Zeregin sindikaletan diharduten langileak izateko egiten diren lan kontratuei eustea.
  • Nekazaritzaren sektoreko profesionalen aholkularitza eta informazio sindikala eman behar duten langileekin lan kontratu berriak formalizatzea.
  • Gastu arruntak, ez inbertsiokoak. 

Onuradunak izan ahal izango dira Nekazaritzako Profesionalen Elkarte sindikalak, hau da, Legeak ezarritako betekizunak bete eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu duten eta nekazaritzako profesionalek osatzen dituzten nekazaritzako erakunde profesionalak, bereizi gabe beren kideek nekazaritza ekoizpeneko zer azpisektoretan diharduten.

 Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta bide elektronikotik aurkeztuko dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko