
Eustaten eta INEren arteko hitzarmena, Euskadiko ikastetxe pribatuen finantzaketari eta gastuei buruzko ikerketa partekatzeko (Gobernu Bilera 2021-7-13)
Gaur, asteartea, Gobernu Kontseiluak onartu du lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) eta Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) artean, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuan, 2020-2021 ikasturtean, izandako finantziazioari eta gastuei buruzko inkesta bat egiteko.
Aurretik ere, 2014-2015 ikasturtean, horrelako hitzarmen batetik eratorritako estatistika-eragiketa bat egin zen, Estatuak eta Eusko Jaurlaritzak interes komuna baitzuten hezkuntza-arloko errealitate horri buruzko ikerketari ekiteko.
Horrela, ikerketa bakarra planteatzen da, estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko behar den informazioa lortuta, estatistika-eragiketan bikoiztasunak saihesteko eta, era berean, baliabide publikoak aurrezteko.
Informazioa jasotzeko metodoa kanal anitzekoa izango da: unitate informatzaileek, beraiek, Eustaten webgunearen bidez emango dutena; telefono bidezko bilketa, aurrez aurreko bisita eta paper-formatuaren bidezkoa, ikastetxeak hala eskatuz gero. Informazio-bilketa administrazio-jatorriko informazioaren erabilerarekin osatu ahal izango da.
-
2021-07-13
Informazio gehiegi izateko joera dago taldean gehiago lan egiteko, soka tenkatu eta hautsi daitekeenean lan-orduak garetera eramanez, autonomia gehiago izatean etorkizuneko egoera kaltegarrien aurrean bakarrik egon gaitezkeenean egoera jakin batzuk konpontzeko, pandemian ikusi zenez, lagundutako adineko pertsonen kopuruak ez zuen zorte hobea izan taldearen hutsegitearekin, inguruabarrengatik. Adimen artifizialeko makulu batzuetan ere oinarritu, horiek ere huts egin dezaketela jakinda. Baliabide pertsonalak ondo ikusaraztea pertsonak egon daitezke, ezagutu ere ez dituzte egiten eta ispilu iteraktie on bat behar dute.
-
2021-07-13
Parece a sobreinformación se tiende a trabajar más en equipo cuando la cuerda se puede tensar y romper llevando al garete horas de trabajo, dotar más autonomía desenvolvimiento ante futuros escenarios adversos nos podamos ver en soledad para resolver determinadas situaciones, se vio en la pandemia la cantidad de gente mayor asistida no tuvo mejor suerte a fallo equipo por circunstancias. Apoyarse también en varias muletas incluso de inteligencia artificial sabiendo que éstas también pueden fallar. Hacer ver bien los recursos personales puede haber personas ni siquiera los conozcan y necesiten un buen espejo iteractúe.