Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek marea igotzean Ibarrangeluko kala batean harrapatuta geratu den gazte bat erreskatatu dute

2021-07-11

Gaur, igandea, arratsaldean, 21 urteko gazte bat erreskatatu behar izan dute Ibarrangeluko kala batean, marea igo denean harrapatuta geratu baita.  Ertzaintzaren helikoptero batek atera du kalatik emakumea, eta Laidako hondartzara eraman du Gurutze Gorriaren postuan arta zezaten.

Arratsaldeko 19:00ak aldera, emakume batek larrialdietako SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du, Antzoras hondartzatik kala batera sartu dela eta marea igo denean bertan harrapatuta geratu dela esanez. Hasiera batean, ez zuen lesiorik, baina oso urduri zegoen. Adierazitako lekura Gernikako Ertzain-etxeko patruilak eta Mendiko Ataleko agenteak zeramatzan helikoptero bat, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hurbildu dira, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta. Polizia-aireontziak erreskatatu du emakumea, eta Laidako hondartzara eraman du. Hondartzan urraturen bat edo beste sendatu diote Gurutze Gorriaren postuan. Biktima, 21 urtekoa, bere bila hurbildu den familiarteko batekin joan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan