Berriak Segurtasuna

Galduta zebilen emakume bat erreskatatu dute Elantxoben eta istripua izan duen txirrindulari bat Legazpin

2021-07-10

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek basoan erori den emakume bat erreskatatu dute gaur eguerdian Elantxoben. Legazpin istripua izan duen txirrindulari bati ere lagundu diote.

Gaur eguerdiko hamabiak aldera biktimak berak deitu du 112 SOS DEIAK zerbitzura, mendian, Elantxobeko baso batean, galduta zebilela eta erori egin dela esanez. Adierazitako lekura Ertzaintzaren helikoptero bat hurbildu da, eta emakumea, 43 urtekoa, aurkitu duenean, jaso eta anbulantzia zegoen lekura eraman du, osasun-laguntza jasotzeko. 

Handik pixka batera, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Legazpiko udal-barrutian, mendian, erori den txirrindulari bati lagundu behar izan diote. Abisua bere lagunak eman du larrialdietarako telefonora deituta. Adierazitako lekura suhiltzaileak hurbildu dira, eta anbulantzia zegoen lekura eraman dute. Honek Arrasateko osasun-zentrora eraman du zauritua, 36 urteko gizona.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan