Berriak Segurtasuna

Josu Erkorekak Ertzaintza zoriondu du Maria Pilar Berrioren ustezko hiltzailea azkar atxilotu izanagatik

2021-07-09

Lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari gaur goizean elkarrizketa egin diote Radio Euskadiko Boulervard saioan. Elkarrizketan sailburuak Ertzaintza zoriondu du erlojuaren kontra egin duen eta atsedenik gabe hogeita hamar orduz luzatu den ikerketa zorrotzarengatik. Horri esker atxilotu ahal izan da indarkeria matxistaren azken biktimaren ustezko hiltzailea.

Alde horretatik, Josu Erkorekak ziurtatu du Ertzaintzaren eta Nafarroako Foru Poliziaren arteko koordinazioa erabakigarria izan dela krimen hau argitzeko eta ustezko hiltzailea justiziaren eskuetan jartzeko. Berez, halaxe adierazi dio Javier Remírez Nafarroako Gobernuko Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariari, biak harremanetan egon baitira eta elkarrekin ospatu baitute polizia-lan bateratu honen arrakasta.

Iruzkin bat
  • 2021-07-09

    Zorionak lan ona egiteagaitik

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak