Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-07-07

Atzo, 8.984 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 609 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 66 Araban, 262 Bizkaian, 257 Gipuzkoan eta 24 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 25 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 6 hildako egon direla.

Egoera epidemiologikoa: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/07_julio_2021_Boletin.pdf

Asteko buletina (ekainaren 28tik uztailaren 4ra):

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/07_julio_2021_Boletin-semanal.pdf

Txertaketako buletina: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_vac_datos/es_def/adjuntos/20210707-Txertoak-Vacunas.pdf

 

Gasteizen, 2021eko uztailaren 7an

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko