Berriak Lehendakaritza
Eu

Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Batzordea bigarren aldiz elkartu da Lehendakaritzan

2011.eko uztailak 22

Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Batzordea Lehendakaritzan elkartu da gaur goizean, Jose Ramon Recalderen presidentetzapean

Martxoan osatu zenetik, bigarren bilera egin du giza partaidetzarako sortu zen organo honek eta bere barne funtzionamendurako araudia onetsi du. Aipatutako organoaren helburua, herritarrengan jarrera aldaketa eragitea eta helburu politikoak lortzeko indarkeria justifikatzen duten proposamenak desagerraraztea da.

Era berean, gaurko bileran Kontseilu hau behin betiko osatzeko falta ziren izendapenak egin dira. Bertan, administrazio publikoek (Gobernuak, aldundiak eta udalak), elkarteek, bakearen eta giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteek, Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Arartekoak eta hedabideek hartu dute parte.

Bigarren lan-saio honen amaiera gisa, Peio Salaburu EHUko katedradunak eta errektore ohiak Euskadin normalizazioa lortzeari buruzko txosten bat aurkeztu du. Ondoren, bertaratu direnek horren gaineko eztabaida egin dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)