Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 2 miloi euro erabiliko ditu enpresa pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko (Gobernu Bilera 2021-07-06)

2021-07-06

Gobernu Kontseiluak 2 miloi euroko diru partida onartu du gaur 2021eko LANHITZ deialdirako. Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren ildo estrategikoetako bat euskara lan-munduan sustatzea da eta gaur onartutako dirulaguntza hauen bitartez EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan  euskararen erabilera eta presentzia areagotzea lortu nahi da. Laguntza hauek enpresetan euskara planak indartzeko eta bultzatzeko izango dira, izan ere, enpresetan euskara lan hizkuntza moduan garatzeko oso tresna baliagarriak dira Euskara Planak. 

Euskara Eremu Sozioekonomikoan sustatzea da Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburuetako bat eta martxan du 2020-2023 urteetarako plana. Eusko Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldirako 2020-2024 Gobernu Programak ere jasotzen du Euskara Eremu Sozioekonomikoan Normalizatzeko 2020-2023 Plan Estrategikoa garatzea. 

Irail osoan zehar egongo da eskabideak aurkezteko epea. Enpresek gehienez 35.000 euroko dirulaguntzak jasoko dituzte eta ez da emango 1.000 euro baino gutxiagoko laguntzarik. Gainera, aurrez diruz lagunduak izan ez diren enpresen planek 3.000 eurorainoko gehigarria jaso ahalko dute. 

Iazko deialdian guztira 117 enpresa lagundu ziren deialdia honen bidez, 4 Araban, 35 Bizkaian eta 77 Gipuzkoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko