Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak aurkako txostena eman du ABB enpresak proposatutako kontratuak deuseztatzeko enplegu erregulazioko espedientearen aurrean

2011.eko uztailak 22

 

  • Lan Ministeriora bidalitako txostenak (hari dagokio Enplegu Erregulazioko Espediente hau ebaztea) jasotzen duenez, enpresak ez ditu jarduera amaitzeaz besteko neurriak aztertu, eta irtenbide traumatikoena aukeratu du

 

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Lan eta Immigrazio Ministeriora helarazitako txostenean aurkako jarrera hartu du Estatuan dauzkan lantegietan lan-kontratuak deuseztatzeko Suitzako ABB multinazionalak aurkeztutako Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) aurrean. Lantegi horien artean daude Galindokoa, Trapagaranen, non 160 langilerengan izango bailuke eragina. Kasu horren gaineko erabakia Lan eta Immigrazio Ministerioko Lan Zuzendaritza Nagusiak hartu behar du; izan ere, Estatuan zehar sakabanatuta dauden hainbat fabrikatan baitu eragina.  Hala eta guztiz ere, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak zenbait baieztapen egin ditu Trapagarango lantegiari buruz.

1. Enpresak Trapagarango lantegirako aurkeztutako enplegu-berregituraketako plana dela-eta, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren iritziz ez da osoa; izan ere, informazioa eta zehaztasuna falta da, sortu nahi duen Zerbitzuen Eskualde Zentroaren (ZEZ) jarduera berriari buruz. 

2- Txostenean azpimarratzen denez, enpresak ez ditu bestelako neurri alternatiboak aztertzen, eta aukera traumatikoena egin du. Alternatiba horien artean egon liteke etendurako edo lanaldi-murrizketako enplegu-erregulazioa egitea. Neurri horiek lantoki berriak abian jarri arte egon litezke indarrean, eta enpresak Galindoko lantegian transformadoreak egiten jarraitu lezake, proiektu berriekin batera, haiek errealitatea izan arte, edo, behintzat, orain arte eskaintzen dituztenak baino berme gehiagorekin; hori guztia kontuak izanik ABBk Galindon dituen langileak gazteak eta prestakuntza handikoak direla.

3. Ez dirudi, ezta ere, nazioarteko merkatu berriak aztertzeko aukera aurreikusi denik, eskariei jarraipena emateko. Hori guztia Galindoren eragin-esparrutik kanpoko esparru geografikoetan jadanik bezeroak izan dituzten arren, Bizkaiko lantegi horrek daukan malgutasunaren eta ekoizpen- eta egoitzapen-gaitasunaren erakusgarri.

4- Horrez gain, Sailaren iritziz EEE hori ez da arrazoi ekonomikoengatik aurkeztu. Transformadoreen eskariaren murrizketan oinarritzen da, baina arrazoien balorazioa egiteko azken ekitaldietan enpresak lortu dituen emaitzak ere kontuan hartu beharko lirateke. Hori guztia dela-eta, ez enpresaren egoera ez bera partaide den taldearena ez dira kontratuak deuseztatzearen moduko neurri latzak hartzeko bezain larritzat jotzen.

 

5 iruzkin
  • @urien_abogado
    2011.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @aitorcasado: Gobierno Vasco emite informe contrario al ERE de extincion propuesto por la empresa ABB http://t.co/02ZtKQ9

  • @leirediezpas
    2011.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @aitorcasado: Gobierno Vasco emite informe contrario al ERE de extincion propuesto por la empresa ABB http://t.co/02ZtKQ9

  • @txabito
    2011.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @aitorcasado: Gobierno Vasco emite informe contrario al ERE de extincion propuesto por la empresa ABB http://t.co/02ZtKQ9

  • @aitorcasado
    2011.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco emite informe contrario al ERE de extincion propuesto por la empresa ABB http://t.co/02ZtKQ9

  • @DiegoSzH
    2011.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News Empleo y Asuntos Sociales emite informe desfavorable al ERE de extinción propuesto por la empresa ABB. http://bit.ly/rud2Kw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan