Berriak Segurtasuna

AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren ontzi bat batu zaie Lekeition urpeko arrantzan ari zen urpekaria bilatzeko lanei

2021-07-06

 

Batimetrian espezializatuta dagoen eta urpeko kartografiarako doitasun handiko sonar bat duen ontzi bat da

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek goizeko lehenengo orduan ekin diote berriz joan den igandean Lekeitioko Santa Katalinako itsasargiaren inguruan urpeko arrantzan ari zela desagertu zen urpekaria bilatzeko lanei.

Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikopteroek eta Ertzaintzaren, Itsas Salbamenduaren eta Gurutze Gorriaren ontziek osatutako operatiboari AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren barku bat batu zaie gaur. Batimetrian espezializatuta dagoen eta urpeko kartografiarako doitasun handiko sonar bat duen ontzi bat da.

Bilaketa-dispositiboa koordinatzen Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari bat ari da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan