Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Snohetta estudioak irabazi du Donostialdeko Metroaren Sarbide Ahoen Diseinu Lehiaketa

2011.eko uztailak 23

Talde norvegiarrak "Goazen" proposamena aurkeztu du, koral motako hiru dimentsiotako itsas egitura, altzairu herdoilezinezkoa, beirazko lamina finez estalia

Donostialdeko Metroaren Sarbide Ahoen Diseinu Lehiaketaren epaimahaiak, Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua buru duela, Snohetta arkitektura estudioaren 'Vamos' proposamena aukeratu du lehiaketaren irabazle gisa. Talde norvegiarrak aurkeztu duen markesina, koral motako hiru dimentsiotako itsas egitura, altzairu herdoilezinezkoa, beirazko lamina finez estalia da. Aukeratutako diseinuak, Donostialdean eraikiko den lur azpiko trenaren erabiltzaileak erakartzeko balioko du, eta, horrez gain, metroaren eraginpeko gunean bizi diren pertsonak metroarekin identifikaturik sentiaraziko dituen elementua izango da.

Arriola epaimahaiko beste kide batzuekin batera azaldu da, talde irabazlearen berri emateko eta, hiriaren "ikono" bilakatuko den talde horren proposamen deigarria azaltzeko. Diseinu irabazlea, lehiaketaren bigarren faserako gonbidapen berezia jaso duen eta mundu mailan ospe handia duten bost arkitektoetako batek aurkeztutakoa izan da. Arkitekto horiek, 116 proposamen jaso zituen lehen fasearen ondoren finalista izan ziren zazpi diseinuekin lehiatu dira.

Snohetta, 1989an Oslon sorturiko arkitektura, paisajismo eta interiorismo estudioa da. Arrakastaz beteriko karrerari hasiera eman zioten bost arkitekto gaztek, Egiptoko Alexandriako Liburutegi berria diseinatzeko nazioarteko lehiaketa ospetsua irabazi zutenean. Gaur egun, enpresak hainbat herrialdetako 115 langile baino gehiagok osaturiko lan taldea du, eta hainbat proiektu eramaten ditu aurrera kontinente guztietan. Snohettaren diseinuak erreferentzia puntu bilakatu dira mundu osoko arkitekturarentzat. Horietako batzuk garrantzi historiko handia ere badute, New Yorkeko Zero Gunean Irailaren 11ko Oroitzapeneko Zentroaren edo Memorialaren eraikuntzak, besteak beste.

Donostialdean eraikiko den Metrorako aukeratu den markesinak bi egoeren (barrukoa eta kanpokoa) arteko trantsizioa deskribatzen du, hiriak duen bizitza metroak duen lur azpiko munduarekin lotuz.

Markesina, koral motako hiru dimentsiotako itsas egituran oinarriturik garatuko da, altzairu herdoilezinezkoa, alde bietatik beirazko lamina finez estalia. Led argien bitartez atzetik argiztaturik egongo da, gauez, sakonera abisaletako fauna osatzen duten elementuen antza izan dezan.

Diseinu horren oinarriak, Snohetta estudioak azaldu duenez, honako kontzeptu hauetan daude oinarriturik:

- Argi egitura irekia. Egunez argi naturalaren filtro izango da, eta gauez argi artifizialaren erakusgarri.

- Itsasoko geometria biologikoa.

- Diseinu berritzailea eta ikonikoa, memoria kolektiboaren erakusgarri.

- Soluzio estandarra, malgua eta sarbide aho berrietako edozeinetara egokitzeko modukoa.

Laburbilduz, eta estudio irabazleak emandako definizioak adierazi duenez, "sarbideen diseinuak erraz ezagutzeko modukoa izan behar du, eta hiri berezi horren (Donostia) erakusgarri izango den diseinua/estetika eduki behar du".

Hemendik aurrera, Snohettak, eraikuntza proiektuaren idazketaren barruan sarbide ahoen arkitekturaren diseinuan lan egiteko agindua jasoko du. Lan hori, lehiaketa publikoan lanen esleipena lortzen duen ingeniaritza enpresak burutuko du.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren esku dagoen ETS erakunde publikoak aldaketak sartu ahal izango ditu proiektuan, bidezkoak iruditzen zaizkion alderdi guztietan, etorkizunean eraikiko den Metroaren gainerako proiektuekin hobeto koordinatzeko eta homogeneizatzeko.

ETS-ren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO-COAVN) artean sinaturiko hitzarmenari esker, erakunde horrek, bere Lehiaketa Bulegoaren bitartez, dokumentazio teknikoa prestatzeko, lehiaketa profesionalen artean hedatzeko eta lehiaketaren kudeaketarako beharrezkoak diren idazkaritza lanak hartu ditu bere gain, lehiaketak dituen bi faseetan.

3 iruzkin
  • @kubboark
    2011.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Snohetta estudioak irabazi du Donostialdeko Metroaren Sarbide Ahoen Diseinu Lehiaketa.... http://fb.me/LDPi9dF6

  • @kubboark
    2011.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    El estudio Snohetta resulta ganador del concurso de Diseño de las Bocas de Acceso del Metro de Donostialdea.... http://fb.me/WxllAG75

  • @vali_vali_
    2011.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Casualidad, un equipo noruego ha ganado el concurso de diseño de la boca de Metro de Donostia, http://t.co/B1uChXh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburu