Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek berriz ekin diete atzo Lekeition desagertu zen urpekaria bilatzeko lanei

2021-07-05

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek gaur goizean ekin diete berriz atzo arratsaldean, Lekeition, Santa Katalina lurmuturrean, urpeko arrantzan ari zenean desagertu zen gaztea bilatzeko lanei.

Gaur goizeko lehenengo orduan hasi dira berriz urpekariaren bila urpeko arrantzan ari zenean atzo arratsaldean desagertu zen lekuan, Lekeitioko Santa Katalina lurmuturraren inguruan.  Dispositiboan Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikopteroak txandaka ari dira parte hartzen gaztea bilatzeko lanetan, bai eta Ertzaintzaren, Itsas Salbamenduaren eta Gurutze Gorriaren ontziak ere.  Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre egiteko teknikari bat ari da guztiak koordinatzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan