Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bakegune gehitzen du bere web-gune ofizialera, Giza Eskubideen eta bizikidetasun demokratikoaren arloko informazio eta dokumentaziorako tokia

2011.eko uztailak 29

www.bakegune.euskadi.net orriak Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko 2010-2011 Planaren inguruko informazioa eta jarduerak biltzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Interneten duen web-gune ofizialari Bakegune gehitu dio, giza eskubideen eta bizikidetasun demokratikoaren arloko informazioa eta dokumentazioa jasotzen duen baliabideen gune birtual bat. Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluan, 2010eko ekainaren 8an, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako 2008-2011 Euskal Planaren birformulazioa den Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko 2010-2011 Plana onartzearekin hartu ziren konpromisoetako beste bat bete egiten da.

www.bakegune.euskadi.net orria tresna bat da herritarren artean jarrera-aldaketa bultzatzen laguntzeko, sistema demokratikoa elkarrekin askatasunean bizitzeko berme gisa onartzeko. Indarrean dagoen Bizikidetasun Planari buruzko informazio ugari baita horren esparruan sortzen diren jarduerak ere biltzen ditu. Horrela, esate baterako, prestakuntza eta gaitasunari buruzko hurrengo programei dagozkien datuak aurreratzen ditu, lotura interesgarriak, kontsulta-txostenak eta erreferentziazko liburuak erakusten ditu, eta giza eskubideak eta erlijio aniztasuna diren bezalako gaiei buruzko mintegi, kongresu, lehiaketa, sari eta jaialdien informazioa gehitzen du.

Era berean, aipagarria da pertsona ezagunei egindako elkarrizketekin osotutako atal bat, hala nola, Iñigo Lamarca (Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoa), Álvaro Gil-Robles (Giza Eskubideetako Europako komisario ohia eta herri-defendatzaile ohia), Marcos Ana (olerkari), Federico Mayor Zaragoza (UNESCOko zuzendari nagusi ohia), María Oianguren (Gernika Gogoratuz) eta Maite Elizondo (Nazioarteko Bake Brigadak). Azken elkarrizketa Belgikako Migrazio Eskubide eta Lege Antropologiaren Institutuko katedraduna eta zuzendaria den Marie-Clarie Foblets-i egin zaio.

Hemendik gutxira Baliabideen Gunea ere aktibatuko da Webean. Atal honek dokumentazio-gune bezala funtzionatuko du eta bertan giza eskubideei eta bakearekin eta bizikidetzarekin lotutako beste gaiei buruzko erreferentzi bibliografikoak kontsultatu ahal izango dira.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, Bakegune Web-gunearen kudeaketaren ardura du, Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren barruan. Web-gune hau informazio eremua eta dokumentazio zentro bat da. Bere lana betetzeko beste lau sailen laguntza eta lankidetza ditu: Lehendakaritza (Koordinazio Zuzendaritza); Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza); Herrizaingoa (Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza); Kultura (Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza).

Bizikidetza eta giza eskubideen arloko informazioa biltzeko ekimen hau Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek eta erakundeek arlo honetan sortzen duten guztia (ideiak, analisiak, garapenak, abiarazteak) ezagutzeko eremu bat sortzeko beharretik atera da eta giza eskubideen, bizikidetasun demokratikoaren eta bakearen alde dauden baliabideak hobeto aprobetxatzeko bide emango du. Eta erakundeak dira, duten gobernu-erantzukizunagatik, azpiegiturak sortu eta baliabideak antolatzeko ardura dutenak, gizarte eragileek beren zeregina modu eraginkorrean garatzeko aukera izan dezaten.

Helburua, beraz, sentsibilitate guztientzako erreferentziazko eta elkartzerako espazio bat sortzea izan da, giza eskubideetan eta bizikidetasun demokratikoan oinarrituta dagoena, hain zuzen. Giza eskubideek berez dituzten balioak zabaltzeko eta horien gainean sentikortzeko aukera emango duena; erakundeak, elkarteak eta, oro har, herritarrak inplikatuko dituena; Euskadin giza eskubideen eta bakearen iragana, oraina eta etorkizuna egiaztatzeko baliabideak (behatzea, aztertzea eta ebaluatzea) ipiniko dituena; eta hausnarketarako baliagarri izango dena.

Iruzkin bat
  • @gcorreszamacola
    2011.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    @nachopernia: Bakegune, seguro que te suena de algo: http://t.co/ob83WZN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko