Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zallako mendialdean erori den gizon bat erreskatatu dute

2021-07-04

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zallako Aranguren auzoan, mendialdean, erreka bat zeharkatzen ari zenean erori den gizon bat erreskatatu dute gaur arratsaldean. Osakidetzaren helikoptero batek eraman du gizona Gurutzetako ospitalera.

Arratsaldeko ordu biak aldera, Zallako Udaltzaingoak jakin du gizon bat erori egin dela Zallako udal-barrutiko Aranguren auzoan, mendialdean, erreka bat zeharkatzen ari zenean. Istripua gertatu den lekura lehenengo Udaltzaingoa hurbildu da, eta gero Ertzaintza, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Alonsotegiko eta Amurrioko babes zibileko teknikariak. Era berean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat eta Osakidetzaren beste bat ere mobilizatu dituzte.

Suhiltzaileek euren ibilgailu bateraino eraman dute biktima, eta handik Osakidetzaren helikopteroa zegoen lekura eraman dute. Helikopteroak arratsaldeko lauak aldera eraman du zauritua, 51 urteko gizona, Gurutzetako ospitalera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko