Berriak
Eu

BGAE lege berriak "gardentasuna, eraginkortasuna, nahikotasuna, berrikuntza eta profesionaltasuna" ekarriko ditu

2011.eko uztailak 26

Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen Gaineko Lege Proiektua onartu da mota honetako erakundeen bazkideen “eskubideak eta interesak babesteko” asmoz

Gaurko Gobernu Kontseiluak BGAEren gaineko Lege Proiektua onartu du. Lege honek Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen kudeaketaren “gizarte-aurreikuspen osagarria” orokortzea du xede. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez legeak Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen kudeaketaren gizarte-aurreikuspen osagarria orokortu eta gardentasuna, eraginkortasuna, nahikotasuna, berrikuntza eta profesionaltasuna indartzea du helburu. Egun, 200 erakunde inguru dira eta 1.300.000 bazkide eta 19.000 milioi euroko ondarea dituzte; Euskadiko BPGaren %30. Gaurko Gobernu Kontseiluak ere Estatuan aitzindari den neurri bat hartu du. Horren arabera   inbertsiogile pribatu batek Gobernuari babestutako alokairura bideratuko diren 4.000 etxebizitza utziko.

Lege honek botere publikoen babesa eta kontrola arautuko ditu mota honetako erakundeen bazkideen eskubideak babeste aldera. Izan ere, erakundeon ezaugarririk garrantzitsuenak euren helburuetan zedarritzen dira:  kontingentzia pertsonalen aurrean babestea, hala nola, erretiroa, elbarritasuna, heriotza, mendekotasuna, epe luzeko langabezia, gaixotasun larria, gastu medikoa etab.

Gobernu Kontseiluaren ostean Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak eta Idoia mendia Gobernuaren bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu dira. Aguirrek Borondatezko Gizarte_aurreikuspeneko Erakundeen Gaineko lege proiektuari buruzko azalpenak eman ditu.

Legearen berrikuntzetako bat Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde nagusien zein planen oinarrizko irizpideen ezarketa eta moldaketa da. Izan ere, irizpideok gizarte-aurreikuspen osagarriaren oinarrizko elementu bilakatzen dira enpresaren hitzarmen edo itunen bidez; berauek bazkideen sarreran bazterketarik eza bermatzen duten eskakizunak dira eta prestazioa jasotzea biziarteko errenta modura ezartzen dute nagusiki; 15 urtez gutxienez.

Babestutako alokairuentzako neurri berriak

Jaurlaritzaren Kontseiluak 430 milioi euroko gastua baimendu du kontratu misto bat (ondarezkoa eta errentamenduzkoa) egiteko, inbertsiogile pribatu batek Eusko Jaurlaritzari gutxienez 4.000 etxebizitza babestu laga diezazkion, gutxienez 20 urterako.

Kontratua esleitzen zaion inbertsiogileak etxebizitzak eraikitzeko behar den lurzorua edo eraikin berriak erosiko ditu, eta Jaurlaritzari lagako dizkio, errentan, azken honek Etxebiden izena emanda daudenei alokatzeko. Iñaki Arriola sailburuaren hitzetan bi dira helburuak: alde batetik, babestutako alokairurako etxebizitzak eskuratzea>> eta, beste alde batetik, berme  handiagoak eskaintzea, finantza-erakundeei finantzaketa eskatzerakoan.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.07.26)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-07-26n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)