Lan eta Enplegu Sailak zuhurtziaz jokatuko du langabeziaren datuek behera egin dutela baieztatzeko

2021-07-02

Ekaineko enpleguari buruzko datuek zuhurtziaren balorazioa mantentzera behartzen dute.

Irailaz geroztik, langabeziak behera egin du etengabe, eta pandemiaren ondorioz galdutako enplegu gehienak berreskuratu dira.

Hala eta guztiz ere, hilabete hauetan guztietan gure ikuspegia beti izan da zuhurra. Bagenekien eta badakigu egoera berri baten aurrean gaudela, ziurgabetasunez betea.

Hala izan zen langabeziaren beherakada handia izan zenean, eta hala izaten jarraitzen du jaitsiera moderatuagoa izan zenean.

Egia esan, ekainean langabeziak behera egin du berriro. Baina, era berean, hori ez da Bizkaian gertatu eta emakumeen artean areagotu egiten da.

Baina era berean baita ere, egia da sektore ekonomiko guztiek uste dutela datozen hilabeteetan plantillak egonkortu eta handituko dituztela.

Beraz, uste dugu finkatu egin dela guztion artean aurrekaririk gabeko krisi honi erantzuteko erabili dugun indarra, eta erantzukizun handieneko unea dela irtenbide hori lehenbailehen gerta dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak