Berriak Segurtasuna

Datu pertsonalak babesteko Lege Aurreproiektua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa. Ondorioak

2021-07-01

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eskertu nahi ditu, Datu Pertsonalak babesteko Lege Aurreproiektuari buruz landu aurretik, Kontsulta Publikoaren izapidean egin diren ekarpenak.

Lege honen xedea da datuen babesaren arloan Euskadiko Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia honako hauetara egokitzea: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendura (aurrerantzean, DBEO), datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenera; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekora (aurrerantzean, DPBEDBLO), baita haien xedapenak osatzea eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren araubide juridikoa arautzea ere...

Nahitaezkoa da arau izaerako neurri espezifikoa izapidetzea, ezinezkoa baita bestelako konponbideak bilatzea, Europako eta estatuko araudira egokitu behar delako.

Izapide hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 133.1 artikuluan jasotzen duen izapidea, hain zuzen, Administrazioko euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez bete ondoren, bidezkotzat  jo da lege-aurreproiektu gisa izapidetzen hastea, horrela, administrazio-prozedura amaitu eta gero, Gobernu Kontseilura bidali ahal izateko, hark onar dezan. Gobernu Kontseiluak onartuta, Lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera helaraziko da, han eztabaidatu eta onar dadin

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan