Berriak Osasuna

Euskadik Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren abiaraztea osatu du

2021-07-01

Euskadik, gaur, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren abiaraztea osatzeko azken urratsa eman du; dagoeneko, aktibo ditu hiru ziurtagiri motak, haiek deskargatzeko plataforma telematiko guztietan, bai eta haiek aurrez aurre jasotzeko aukera ere, aurreikusita egon den bezala, uztailaren 1erako.

 Hori horrela, euskal herritarrek ziurtagiria hiru modutara deskargatu ahalko dute: batetik, sinadura elektronikoa behar duen aukera telematikoaren bidez (NAN elektronikoa, BAKQ edo Izenpe). Beste alde batetik, sinadura elektronikoa behar ez duen aukera telematikoaren bidez; alegia, deskargatu nahi duenak erraz egin ahal izateko. Horretarako, OTI txartelaren zenbakia, jaiotza-data eta lehen abizena sartu beharko dira. Hala, ezkutuko zenbakia bidaliko da telefono mugikorrera, eta, hura webguneko aplikazioan sartu ondoren, dagokion ziurtagiria edukiko duzu. Eta, azkenik, aurrez aurre. Horretarako, Zuzenean-en hiru bulegoetako batera joan beharko da, aurretik hitzordua eskatuta, eta bertan eskatu beharko da ziurtagiria: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/

 Gaur arte, uztailaren 1era arte, ziurtagiriari buruzko informazioa eguneratzen joan da, zerbitzu hori ahalik eta ondoen eskaini ahal izateko herritarrei; gaur arte, 148.172 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute ziurtagiria Euskadin.

 Argibide gehiagorako: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/

 

Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan