Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik postu bat egin du gora eta Kalitatezko Q-a daukaten turismo-establezimendu gehien dituen bigarren erkidegoa da

2011.eko uztailak 23
  • Euskadik Kalitatezko Q-aren ziurtagiria duten 272 lokal ditu, eta zenbaki absolututan Andaluziak bakarrik gainditzen du
  • Datorren asteartean, uztailaren 26an, hasiko da Eusko Jaurlaritzaren kanpaina bat, Basquetour agentziaren bidez, turismo-sektorean kalitate-ziurtagiriak  eta -sariak indartzeko

Turismo-sektorean Kalitatezko Q-a daukaten establezimendu gehien dituen Espainiako bigarren erkidegoa da Euskadi. Guztira 272, termino absolututan Andaluziak bakarrik gainditzen duen kopurua, baina kontuan izanik erkidego horren turismoko enpresa-sarea askoz handiagoa dela. Euskal Autonomia Erkidegoak postu bat egin du gora aurten ranking-ean, orain arte hirugarren postuan baitzegoen.

Termino erlatibotan, Euskal Autonomia Erkidegoak bigarren postuan jarraitzen du ranking-ean. Nafarroa da erkidego bakarra erlazio hobearekin Kalitatezko Q-a daukaten lokalen eta sektoreko establezimenduen guztizko kopuruaren artean.

Gaur eman dira ezagutzera datu horiek Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, euskal turismo-sektorean kalitatea sustatzeko kanpaina baten aurkezpenean. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Basquetour sozietate publikoko zuzendari Ana Izagirrek azaldu dituzte datorren asteartean, uztailaren 26an, hasiko den kanpainaren xehetasunak, turismo-kalitateko bereizgarriak dauzkaten enpresen onespena gehitzea helburu duen kanpainarenak. Era berean, ziurtagiria daukaten lokalen kopuruaren hazkundeak jarrai dezala lortu nahi da.

Euskadik urtero gainditzen ditu kalitate-estandarrak, eta horren adierazgarri da ziurtatutako establezimendu kopurua. Baina, gainera, badira beste adierazle batzuk ere. Sailkapen horren balioa nabarmendu du sailburuordeak eta azpimarratu du Euskadiko turismo-industriaren kalitatea eta lehiakortasuna indartzeko politikekin jarraitzearen garrantzia.

Kanpainaren aurkezpenean, Pilar Zorrilla sailburuordeak enpresek beren lehiakortasuna hobetzeko eta kalitatean ziurtagiriak lortzeko egindako ahalegina onetsi du. Eta horri zor zaio Administrazioak egiaztagiri horien sustapenarekin erantzun beharra.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak agindutako kanpainak Kalitatezko Q-aren programak ezagutaraztea du helburu, baita Jardunbide Egokiena ere. Bi publiko desberdini zuzenduta dago: batetik, gizarteari oro har, ziurtaturiko establezimendu horien lana aintzat hartzeko, eta bestetik, sektoreko profesionalei (hotelak, landa-ostatuak, ostalaritza, bidaia-agentziak, tabernak, kafetegiak, turismo-bulegoak, museoak....), enpresaburuen artean ahalegin hori sustatzeko.

kanpaina datorren uztailaren 26an hasten da, eta gizarteari oro har eta sektore pribatuari zuzenduta dago. Gainera, Jardunbide Egokiekin erlazionatutako kanpaina indartzeko kaleko ekintza bat egingo da 26 euskal udalerritan.

Sektorerako berariazko ziurtagiria da Kalitatezko Q-a, enpresen lehiakortasuna hobetu eta haiei erremintak emateko kudeaketa- eta kalitate-sistema bat ezartzeko, eta merkatuari jakinarazteko.

Bestalde, Jardunbide Egokien Programa turismo-kalitatearekiko konpromisorako onespen-bereizgarria da. Turismo-establezimenduen kudeaketan zorroztasuna epe ertain-luzera indartzea du helburu. Tamaina txikiko establezimenduei zuzentzen zaie bereziki programa.

Euskadi, bigarrena lehiakortasunean

Aste honetan Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean Monitur azterlana aurkeztu da, autonomia-erkidego bakoitzaren lehiakortasun-maila ebaluatzen duena 79 aldagai kontuan izanik. Txostenak, Exceltur eta Deloitte kontsulta-enpresak egin dutenak, Espainia osoko bigarren postuan jartzen du Euskadi, lehen postuan dagoen Madriletik 0,7 puntura besterik ez.

Azterlanaren arabera, Euskadi autonomia-erkidegorik onena da talentuen erakarpenean, prestakuntzan eta giza-baliabideen efizientzian. Txosten-egileek, era berean, euskal turismoari balio handia eman diote marketing estrategikoaren ikuspegiari eta merkataritza-laguntzari dagokienez, baita sektorearen antolaketari eta turismo-espazioaren lehiakortasun-baldintzatzaileei dagokienez ere.

Q daukaten establezimenduen kopurua termino absolututan

 

Rankinga

Autonomia Erkidegoa

E. turistiko ziurtatuak

1

Andaluzía

333

2

EAE

272

3

Valentziako K.

266

4

Cataluña

214

5

Galizia

191

6

Madril

124

7

C. la Mancha

111

8

Murtzia

100

9

Canarias

99

10

Asturias

98

11

Castilla y León

92

12

Nafarroa

75

13

Aragón

72

14

Balear Uharteak

62

15

Cantabria

48

16

Extremadura

34

17

La Rioja

17

18

Melilla

1

19

Ceuta

4

Guztira

2.213

 

Q daukaten establezimenduen kopurua termino erlatibotan

 

Rankinga

Autonomia Erkidegoa

E. turistikoak guztira

E. turistiko ziurtatuak

Estaldura tasa %

1

Nafarroa

3.470

75

2,16

2

EAE

14.096

272

1,93

3

Murtzia

7.844

100

1,27

4

Asturias

8.888

98

1,10

5

Cantabria

4.572

48

1,05

6

C. la Mancha

11.936

111

0,93

7

Aragón

8.230

72

0,87

8

Galizia

21.679

191

0,88

9

La Rioja

2.176

17

0,78

10

Valentziako K.

33.314

266

0,80

11

Andalucía, Ceuta y Melilla

51.363

338

0,66

12

Canarias

17.094

99

0,58

13

Balear Uharteak

10.873

62

0,57

14

Extremadura

7.020

34

0,48

15

Cataluña

45.803

214

0,47

16

Castilla y León

19.382

92

0,47

17

Madril

33.509

124

0,37

Guztira

301.249

2213

15,39

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 22a

Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi asciende un puesto y se convierte en la segunda comunidad con m ás establecimientos tur ísticos con la Q de Cali http://t.co/44yT6PZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla, Ana Izaguirre