
EAEko adikzioei buruzko informazio-sistema sortzen duena Dekretu-Proiektua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa. Ondorioak
Osasun Sailak xedapen orokor bat egingo du, adikzioei buruzko informazio-sistema sortzeko.
Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko da