Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak aitortu du Iberdrola dela gas fluoratuak berreskuratzeko Profesionalak Prestatzeko lehenengo Zentroa

2011.eko uztailak 22

Yolanda López Eusko Jaurlaritzaren Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariak eta Aintzane Izaguirre Bizkaian Industriaren ordezkari denak arlo horretako lehenengo 49 profesionalak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak eman dizkiote Ángel Gómez Iberdrola Distribución Eléctrica sozietatearen Iraunkortasuneko zuzendariari. 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, organo eskuduna den aldetik, aitortu du Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo Zentro Baimendua dela 'Goi Tentsioko Kommutazio Ekipoetako gas fluoratuen (SF6) berreskuratzailearen' espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko. 

Hainbat substantzia, hala nola gas fluoratuak, beren ezaugarri bereziak direla medio, sektore askotan erabili izan dira, hala nola hozgarrietan, disolbatzaileetan, isolatzaileetan, apar-eragileetan edo su-itzalgailuetan; mesede handia eginez gizarteari. 

Hala eta guztiz ere, substantzia horiek atmosfera berotzen laguntzen dutenez, Europar Batasunak duela gutxi hainbat erregelamendu onartu ditu, zenbait gas fluoratu maneiatzearekin lotutako jarduera jakin batzuk egiten dituzten langileek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dituzten erregelamenduak, hain zuzen ere. 

Maiatzean eta ekainean prestakuntzako lehenengo bi ikastaroak eman dira, eta horiei esker, 49 profesionalek -Iberdrola Taldekoek nahiz AFESA Medio Ambiente enpresakoek- prestakuntza-programa bat gainditu dute, zeina eduki praktikoetako bost orduz, eduki teorikoetako bederatzi orduz eta bi ebaluazio-orduz osatuta dagoen. 

Ziurtagiri Pertsonal horren bitartez, profesional bakoitzari aitortzen zaio SF6 berreskuratzeko jarduerak egiteko gaitasuna duela Europar Batasunaren eremu osoan. 

Yolanda López Eusko Jaurlaritzaren Industria Saileko Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariak eta Aintzane Izaguirre Bizkaiko lurraldean Industriaren ordezkari denak arestian aipatutako ikastaroa gainditu duten 49 profesionalek lortutako ziurtagiri pertsonalak eman dizkiote Ángel Gómez Iberdrola Distribución Eléctrica sozietatearen Iraunkortasuneko zuzendariari. 

Prestakuntza-jarduera horrek agerian uzten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Iberdrola enpresak ingurumenarekiko konpromiso irmoa duela. 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 22a 

2 iruzkin
  • @COIIG
    2011.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    #ingenieros Recuperacion de gases fluorados.El Gobierno Vasco reconoce a Iberdrola como primer ...http://t.co/ljnShgY

  • @iberdrola
    2011.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco nos reconoce como primer Centro de Formación para la recuperación de gases fluorados http://bit.ly/oiRFLQ vía @Irekia_News

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan