ANABACek Marine Stewardship Council ziurtapena eskuratu du ozeano Atlantikoko hegahoriarentzat

2021-06-30

ANABAC-ek MSC (Marine Stewardship Council) ziurtapena lortu du ur azalean arrantzatutako ozeano Atlantikoko hegahoriarentzat (Thunnus Albacares). Atunontzien armadoreen lehenengo elkartea da MSCren arrantza estandarpeko ziurtagiria lortzen Europan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, ANABACen ziurtagiriaren aurkezpenean parte hartu du, elkartearen gerentearekin, Borja Soroa, MSCren Espainia eta Portugalerako zuzendariarekin, Laura Rodriguez, eta Bermeoko Tuna World Capitaleko presidentearekin, Ignacio Serrats, batera.

Oroz sailburuordeak ANABACen flota euskal arrantza industriaren parte historikoa da eta gure herriko altura handiko arrantzan ezinbesteko eragilea adierazi du. "Eusko Jaurlaritzak ziurtapen honi laguntza eta babesa eskaini dizkio eta asko pozten da euskal arrantza sektorea jasangarritasunaren abangoardian mantentzen delako; ingurumen, higiene eta osasun, lan-arlo eta kudeaketa eta kontserbazio neurrien betetze estandar gorenen abangoardian.”   

Prozesua 2020ko ekainaren 30ean hasi zen iragarpen publikoarekin eta Announcement Comment Draft Report (ACDR ingelesezko siglengatik) deritzolako aurretiazko lehenengo diagnostikoarekin. Gerora, prozesuak MSCren estandar zorrotza jarraitu duen beste edozein ebaluaketa osoren pausu berberak jarraitu ditu: pareen berrikusketa, lekuko bisita, parte interesatu guztiek egindako alegazioen aurkezpena eta MSCren webgunean publikatutako erdibideko agiri desberdinen argitalpena.

Prentsa oharra

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak