Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Kable bidezko garraioaren lege-aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2021-06-30

Lege honen xedea da pertsonak kable bidez garraiatzeko instalazioen proiekzioa, eraikuntza, zerbitzuan jartzea eta ustiapena arautzea, instalazio horiek oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen badira.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko